Mundu zabalean | 2026ko Irailaren 17a
Nazioarteko Ikasleen Ebaluaziorako Programa
M. O
Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundeak (OCDE), Nazioarteko Ikasleen Ebaluaziorako Programa (PISA) abiatu zuen. Mundu osoan 15 urteko ikasleak ebaluatuak dira, horren bidez jakiten da gazte horien ezagutza eta trebetasun maila zein heinetan den. Helburua ez da soilik jakitea ikasitakoa, baizik eta arlo zehatzetan zein neurritan mugitzeko gai diren, eskolarekin lotua izan ala ez.
Programaren helburua
Ebaluazio programa hunen helburua da hezkuntza politikarako ikerketa zientifiko zorrotzak lantzea eta publikatzea. Lehen aldiz 1990ean egina izan zen, hiru urteetarik egiten da (salbu pandemia garaian). Mundu osoko 90 estuetako 15 urteko ehunka mila gazte dira ebaluatuak, beren jakitate maila zein den aztertua da. Ez da azterketa normaletan bezala aitzin prestatzen eta agertzen diren datuek ikaslearen ibilbidean ez du eraginik. Interesa badu estatu bakoitzeko hezkuntza ministroek publikatu emaitzak aztertzen ahal baitituzte. Herri horietako hezkuntza sistema goraipatua edo kritikatua da, estatu bakoitza gaika sailkatua da.
2025eko ebaluazioa
Joan den urtean PISA deitu programan 760.000 ikasle baino gehiagok parte hartu zuten, 90 estatuetako 33 milioi ikasle ordezkatuz. Edizio honetan, gehienbat zientzian zentratua izan da, irakurketa eta matematikako ebaluazioak ere eginak izan dira. Bestalde ikaskuntzan mundu digitalak zein leku duen aipatua da. Emaitzek bilan gorabeheratsua erakusten dute. 2022ko edizioan izan zen beherakada paregabearen ondotik, estatu anitzetan ikaskuntzako emaitzak geldirik egon badira, eskola mailak apaltzen jarraitzen du.
PISA 2025eko programaren aztergai nagusietako bat zientzia alorra izan da, 2015/2025 urte artean, batez beste ikasleen maila pixka bat jautsi da. Matematikan berriz, maila kezkagarria da, 2015/2025 urte artean, batez besteko puntuazioa 22 puntuz apaldu baita. Errana denez, beherakada horrek urte bateko ikaskuntza irudikatzen du. Apaltze nabarmenena irakurketa ulermenean da, 2015/2025 urte artean puntuazioa 28 puntuz jautsi baita. Irakurtzen ahal da, eskolako edozein programa ulertzeko eta ikasteko funtsezko gaitasuna izanez, egoera hori kezkagarria dela. Mundu digitalaren ondorioak ere aipatuak dira.
Azterketaren irakurketa
Orain kalkulatzen da 15 urteko ikasleen %20ak hiru arlo nagusietan ez duela gaitasun handirik, 2022an %16tan zen. Gazte horien ikasketa maila apala ikusiz, lanbide profesionalean eta eguneroko bizitzan ez dute oinarrizko jakitaterik ukanen.
Irakurketa ulermenean, teknologia digitalaren gorakadak, pantaila denbora luzeagoen faltaz, gutiago irakurtzen da. Ulermenaren beherakada handienak dituzten herrialdeek ere matematikan eta zientzian beherakada jasan dute. Familietako klase sozial desberdintasunari buruz, desabantaila duten ikasleentzat baino faborito klase sozialeko gazteen maila da apaldu dena.
Estatu anitzetan, beherakada hezkuntza sistemetan diren erronka sakon eta iraunkorren ondorioa da. Agertzen da datu sinpleak esplikatzeko edo grafiko batean informazioak identifikatzeko gazteek arazoak dituztela. Irakurketan testu sinpleak ulertzeko zailtasunakdituzte. Matematikan maila apala ukaitea, geroan eguneroko bizitzan gazte horiek erosketak egiterakoan edota faktura bat ordaintzean kalkulatzea zaila izanen zaie.
Adimen artifiziala
Tresna digitalak eta adimen artifizialak ikasleen ikaskuntzan gero eta gehiago integratuak dira, ondorioz hezkuntzaren maila apala araberakoa da. Tresna numerikoen erabilera moderatua delarik ikaskuntzarako emaitzak hobeak dira, erabilera gehiegizkoa delarik baino. Ikasletatik lau baino gehiagok diote ikasgaietan tresna digitalek distraitzen dituztela. Digitaletatik babesteko, telefono erabilera mugatu behar da. Irakasleek eta burasoek funtsezko rola dute. Aholkatua da gaitasun sendoetan oinarritu behar dela, diziplina, ezagutza, pedagogia eta praktika lehenetsiz. Lehentasunak ezarri behar dira ikasle bakoitzarentzat irakurketan, matematikan eta zientzietan gaitasunak emanez, kalitatea kantitatearen gainetik ezarriz, gai nagusi batzuk ongi irakastea hobe delako.
Hezkuntza politika
Politika egileek dute hezkuntza sistema plantan jartzen, neurri handi batean inkestak erakusten dituen puntu ilunak beren gain dira, gazteen jakitatean ardura handia baitute. Orain politikariek eta estuetako arduradunek datu horiek baliatu behar dituzte, hezkuntza sistema eraginkorra sortzeko oinarriak baitira, ikasleek aldatzen ari den mundu honetan behar dituzten ezagutzak eta formazioak eskuratu behar dituzte.
PISA programaren helburua, mundu zabaleko haurren jakitatea zein heinetan den ikertuz, eskola maila goratzea da. Helburu sinplea da, gazteen ezagutza nazioarteko marko komun baten arabera ebaluatzea, emaitza hauek bildu eta, arduradun politiko, ikasle, irakasle eta burasoen esku da.






