Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Irailaren 17a
Heriotze, Bataioa eta Menditarrak
F. J.
Heriotze
Daniel Sorhondo Iribarren Petxaineko 8 haurridetako semea zen, 74 urte egin beharrak zituen, Beñat eta Argitxuren aita zen. Bere etxaldean lan egin du, artzaina zen, ardi buru beltzak maite zituen. Zerrihiltze, ardi mozte eta artzain etxoletako ohidurak gozatu ditu. Konpainia maite zuen, bai eta kantatzea izigarri gostukoa zuen, anitz urtez, ongi zeno Menditarrak taldean kantatu du. Eritasuna abiatu eta, osagarria galdu du. Elizkizun biziki ederrak ukan ditu, eliza betean. Dolumin bizienak familia handi guziari. Daniel ez adiorik, ikus arte.
Bataioa
Elixaldeko familia gazteak beren haurra Hegoa deitua Esnazun bataiatu dute. Pentsu dut berak, bai eta aitatxi eta amatxiak kontent direla beren ohidurak segiturik.
Menditarrak
Biziki ongi pasatu da Ameriketako Menditarrak taldearen itzulia, 5 estatuetan pasatu da, 5.000 kilometro eginez, kasik egun guziz euskal etxeetan kantatuz. Etorri direnak kantu gosez ziren, beti bezala ongi errezibituak izan gira. Duela 10 urte izan ginen, geroztik denek adina bildu dugu. Hemendik joan euskaldunak, gehienak 80 urte goiti dira. Herria astekaria hartzen duteneri eta beren lagun euskalduneri goraintziak, milesker eta ez adiorik. Ikus arte!




