Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Irailaren 17a

Euskal Museoan erakusketa berria eta Ondarearen Europar Egunak Euskal Museoan

René Georges Hermann Paul, Hermann-Paul (1864 -1940). ©Musée Basque et de l’histoire de Bayonne
Rene%20Georges%20Hermann%20Paul_%20Hermann-Paul%20(1864%20-1940).%20Musee%20Basque%20et%20de%20lhistoire%20de%20Bayonne

Euskal Museoan erakusketa berria

Baionako Euskal Museoak ‘Le Fond de bain’ izeneko erakusketa berria abiatu du irailaren 11n. Erakusketak René Georges Hermann-Paul margolari, marrazkilari eta karikaturistaren ibilbidea du ardatz, bereziki artistak Euskal Herriarekin izan zuen harremana. Charles Colin margolariaren bidez haren arreba Joséphine ezagutu ondotik, bikotea Getarian kokatu zen. Han, Hermann-Paulek ‘Le Fond de bain’ aldizkaria sortu zuen: 21 zenbaki argitaratu ziren 1895eko eta 1898ko udetan.

Lehen zenbakiak eskuz idatziak eta xilografia bidez egindako irudiz apainduak ziren. Geroago, aldizkaria inprimatua izan zen eta artistaren litografia ugari bildu zituen. Euskal Museoaren bildumako obrak eta aldizkariak zaharberritu dituzte karia horretara. Orsay museoak eta Frantziako Liburutegi Nazionalak utzitako piezak ere ikusgai dira. Erakusketa 2027ko urtarrilaren 10a arte egonen da zabalik.

Ondarearen Europar Egunak Euskal Museoan

Ondarearen Europar Egunen karietara, Baionako Euskal Museorako sartzea eta proposatuak diren animazio guziak urririk izanen dira irailaren 19an eta 20an. Bi egunetan, bisitariek bilduma iraunkorra eta Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria 1800ean aldi baterako erakusketa libreki ezagutzen ahalko dituzte (10:00-18:00). Programa osoa eta xehetasunak www.musee-basque.com webgunean.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3849. zbk

Gure Hitza | 2026/09/17

Lehen urratsak, ilusioz eta arduraz

Irati Esparza Guimon

Lehen aldia dut gaur “Gure hitza” idazten, eta lerro hauek baliatu nahi nituzke nire burua laburki aurkezteko, baina bereziki eskerrak emateko. Irati Esparza Guimon naiz, eta Herria astekariko erredaktore-buru eta kazetari kargua hartu berri dut.

Abentura berri honi ilusio handiz ekiten diot, badakidalako Herria ez dela astekari soil bat: hamarkadaz hamarkada, Ipar Euskal Herriko berriemaile, lekuko eta oroimen izan den hedabidea da, gure herrietako ahotsak bildu eta euskaraz zabaltzen dituena. Horrelako historia duen aldizkari baten segida hartzea ohore handia da niretzat, baina baita ardura handia ere.

Lehen egun hauetan, jadanik, Herria bizirik atxikitzen duten pertsona anitz ezagutzeko parada izan dut. Horregatik, bihotzez eskertu nahi ditut harrera egin didaten lankideak, kolaboratzaileak, berriemaileak eta astero beren ekarpena egiten duten guztiak. Zuen laguntza, aholkuak eta pazientzia ezin preziatuagoak zaizkit lehen urrats...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016