Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Irailaren 17a

Zentro soziala, Adinekoen ateraldia eta Errugbia

Ganex

Zentro soziala

Aitzin hortan herriko zentro soziala elgarretatu da Herriko Etxeko gelan eta horra zer bozkatu den: Astelehenetik ortzilarera partitzen den jende adinekoen bazkariaren prezioak emendatu dira: 6,80€-ren ordez 7,50€. Orain ttikiena 7,50€-tan izanen da eta handiena 11,50€-tan. Jende horiek pagatuko dute beren irabazien arabera eta urte guziz beharko dute presentatu beren inposetako ageria Herriko Etxean. Bazkari hori ukaiteko 65 urte beteak izan behar dira edo medikuaren ageria osasunean ez bada. Mementoan, 23 pertsonak baliatzen dute.

Adinekoen ateraldia

Urte guziz bezala herriko kontseiluak antolatzen du erretretatuen ateraldia. Aurten urriaren 7an, asteazkenez, iraganen da. Abiatzea igerilekuko aparkalekutik eginen da (8:00), gosaria Izpegi lepoko gaineko bentan, gero Ortzaizeko Arnabar bisitatu eta bazkaria Arrosako Kattina jatetxean. Bueltan, herriko edantegian azken tragoa hartuko da, bestetako gazteriak eskainirik. Zuen izenak eman urriaren lehena aitzin, Herriko Etxea deituz 05-59-54-20-28. Zuen bila etortzeko norbait behar baduzue, izena ematean egin galdera. Etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzerat, denak elgarrekin.

Errugbia

Heldu den igandean hasiko da aurtengo sasoina, Bidarteko taldearen kontra, Saran. Hirugarren mailatik bigarrenerat pasatu dira, ikusiko zer eginen duten, agian gan den urtean bezala.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3849. zbk

Gure Hitza | 2026/09/17

Lehen urratsak, ilusioz eta arduraz

Irati Esparza Guimon

Lehen aldia dut gaur “Gure hitza” idazten, eta lerro hauek baliatu nahi nituzke nire burua laburki aurkezteko, baina bereziki eskerrak emateko. Irati Esparza Guimon naiz, eta Herria astekariko erredaktore-buru eta kazetari kargua hartu berri dut.

Abentura berri honi ilusio handiz ekiten diot, badakidalako Herria ez dela astekari soil bat: hamarkadaz hamarkada, Ipar Euskal Herriko berriemaile, lekuko eta oroimen izan den hedabidea da, gure herrietako ahotsak bildu eta euskaraz zabaltzen dituena. Horrelako historia duen aldizkari baten segida hartzea ohore handia da niretzat, baina baita ardura handia ere.

Lehen egun hauetan, jadanik, Herria bizirik atxikitzen duten pertsona anitz ezagutzeko parada izan dut. Horregatik, bihotzez eskertu nahi ditut harrera egin didaten lankideak, kolaboratzaileak, berriemaileak eta astero beren ekarpena egiten duten guztiak. Zuen laguntza, aholkuak eta pazientzia ezin preziatuagoak zaizkit lehen urrats...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016