Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2026ko Irailaren 17a
Ezkontza, Artetxean jarduearak berriz abiatzen eta Herriko bestak
Ezkontza
Irailaren 12an ezkondu dira Camille Etchemendy Eiheraxaharreko alaba eta Thibaut Mocoeur La Rochelle hirikoa, Herriko Etxean eta ondotik elizan, elgarri eman baia finkatu dute, familiako Cornu apezaren aitzinean. Gertakaria, Bastidako “Inessa de Gaxen” herriko gelan ospatu da airoski.
Camillek erizain ikasketak Bordelen eginik, La Rochelle-eko ospitalean baitu lana, han bizitzekoak dira. Goresmenak ezkont berrieri, bizitza zoriontsuaren agiantzekin.
Artetxean jarduearak berriz abiatzen
Lehenik orroitarazten dugu aktibitate guziak euskaraz egiten direla. Hatha Yoga kurtsoak asteazkenetan dira (18:30-19:45). Adin eta maila guzietako jendeeri idekiak dira. Praktikak: malgutasuna, indarra, oreka eta kontzientzia garatzen laguntzen du. Entsegu kurtsoa kitorik da. Behar den materiala: tapiza bat eta estalki bat. Xehetasunentzat: aranayoga108@gmail.com - 06-26-87-25-62.
SISTEMAArte Marzial kurtsoak astelehen guziz dira: indarketa saioa (18:00-19:00) eta sistema arte marziala (19:00-20:30). Entsegua urririk. Xehetasunentzat: 06-88-67-49-94
Herriko bestak
Urriko lehen asteburuan iraganen direnak hurbiltzen ari direlarik, herriko gazteek jakinarazten digute usaiako eskearen egiten ibiliko direla larunbatetan.




