Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2026ko Irailaren 17a
Eskubaloia eta Heldu den aste ondarreko partidak
Eskubaloia
Gizonetan, nazional 2 mailan, irisartarrek irabazi dute Bouguenais-ren kontra, 29-27. Aitzin erregional mailan, hirugarren taldeak ere irabazi du, 34-21, Bokaleren kontra. Erregional mailan, 17 urtez petikakoek, galdu dute Kostaldearen kontra, 31-33.
Nesketan, Kanbo/Irisarriko 2. taldeak berdindu du Osseauren kontra. 27/27. Erregional mailan, 18 urtez petikakoek galdu dute Mios-en, 38-35.
Heldu den aste ondarreko partidak
Gizonetan, erregional mailan, bigarren taldea Lormont-era joanen da larunbatean (20:30). Hirugarren taldea Montaut-en ariko da larunbatean (21:00) eta erregional mailan, 17 urtez petikakoek Andernos errezebituko dute, larunbatean (18:30).
Nesketan, nazional 3 mailan, Kanbo/Irissarri ariko da larunbatean Grands Lacs-en (20:30). Bigarren taldea Angelun izanen da igandean (16:30) eta erregional mailan, 18 urtez petikakoek Irisarrin arituko dira Nafarroaren kontra, larunbatean (16:30).





