Herriz Herri - Zuraide (L) | 2026ko Irailaren 17a
Arrapestak argazkia eta Kosta Garaian ere sartzea: aktibitateak berriz abian
Arrapestak argazkia
Eskola sartzeetan den gogo ilun horri ihes egiteko, Zuraideko gazteek arrapestak antolatzen dituzte irailaren 18 eta 19 huntan. Ostiralean, pala txapelketaren finalak plazan (18:00), ondotik freskatzeko, ostatua idekirik egonen da gau osoan. Biharamun goizean, bazkaria aitzin azken finalak jokatuko dira, ahatik paella jan nahi dutenek izena eman beharko dute 07-68-80-32-12 deituz. Kasu! Ez baita hortan bururatuko, Beer Pong txapelketan parte hartzen ahalko da (18:00) 5 euroren truk. Ongi etorri deneri!
Kosta Garaian ere sartzea: aktibitateak berriz abian
Ikasturtea hastearekin batera, herrian berriz mugitzeko parada eskainia zaigu.
Gimnastika astelehen eta asteartetan Cécilerekin (06-32-72 -29-94) eta ostegunetan Roselynerekin (06-29-34-59-11).
Tai Chi Training Boxeo asteartetan eta Tai Chi Chuan asteazkenetan Emmanuellerekin (06-61-78-58 17), Qi Gong asteartetan beti Emmanuellerekin (19:00-20:00).
Hatha Yoga ostegunetan (18:00) Oihanarekin (06-79-20-82-05).
Fonctional Training ostegunetan Bricerekin (07-62-19-36-01).
Hip Hop gaztetxoentzat ostegunetan Baptisterekin (06-63-25-28-28).
Zirkua ostiraletan Sébastienerekin (06-82-92-75-33).
Euskal dantza ostiraletan usaiako tenoretan, urrian hasiko dira.
Espainola ere ikasten ahal da asteartetan François Canogiarekin.
Asteazkenetan karta jokoetan denbora pasa Didierekin.
Jarduerak ez dira eskas eta kide karta hartzea beharrezkoa da edozein aktibitatean parte hartzeko, 18€ balio duena.





