Hegoaldean | 2026ko Irailaren 17a
Hauteskundeen haritik
I. M.
2027ko maiatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta foru hauteskundeak direla eta, hainbat alderdi politikok haien lehen aitortzak egin dituzte. Hala nola, Eneko Andueza Euskadiko Sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian zen eta han erran zuen “lehentasun identitarioen gainetik lehentasun sozialak” izan behar zirela nagusi. Bere aldetik, PP alderdiko Javier de Andresek Eusko Jaurlaritzaren Espetxe zigorra gaitzetsi zuen eta oroz gainetik, Henri Parot ETAko buruzagi ohiari presondegiko hirugarren gradua eman izana.
Podemos Ahal Dugu alderdiaren izenean bestalde, Ritxi Vaquerok izan ditu adierazpen publikoak. Haren hitzetan, “EAJren politika liberalei, ate birakariei eta lagunen arteko kudeaketari” buru eginen dion “alternatiba” bat eraiki nahi du, “justizia soziala eta klasea” lehenetsiz.





