Herriz Herri - Urruña (L) | 2026ko Irailaren 17a
Emeki jaialdia, Mutxikoak igandean, Ihintza Cloé-Hargous-en erakusketa, Kantu afaria Xaian, Familien Gida, 2026ko sartzea, Bixikeneako Oihan-Baratzea, Betizuen xerka Erantsuko bidexkan, Elgarrekin Mendian eta Urruñarrak Pilota, izen-emateak
Emeki jaialdia
Ibilki programaren barruan, aurtengo Emeki jaialdiaren karira eta Herriko Etxearen partaidetzaz, honako ekitaldiak izanen ditugu herrian, denak urririk:
- Irailaren 25ean, ostiralez eta herriko plazan, Hor Hor musika taldearen emanaldia (19:00).
- Irailaren 26ean, larunbatez eta herriko plazan, Neskerena taldearen Badoa koreografia (18:00).
- Irailaren 27an, igandez eta herriko plazan, Ibawa kolektiboaren Gaua sorkuntza (20:00).
Mutxikoak igandean
Irailaren 20an, igandez, mutxikoak izanen dira herriko plazan Patxi eta Konpainia taldearekin (11:45).
Ihintza Cloé-Hargous-en erakusketa
Irailaren 11n zabaldu zen eta zabalik egonen da Posta gelan, urriaren 16ra arte. Erakusketaren izena: Itzalek diotena. Egileak, ikusgai diren argazkien bitartez, argien eta itzalen mintzaira erakutsi nahi digu. Argazkiez gain, eta funtzio berarekin, badira bideoak eta testu poetikoak. Ikusgarria, zinez!
Kantu afaria Xaian
Urriaren 2an, ostiralekin, ohiko kantu afaria izanen da Pausuko Xaia ostatuan, Kuxkuxtu txarangaren parte hartzeaz. Aperitifa izanen da eta horren ondotik afaria (20:00). Prezioa: 35 euro. Menua: bakalau moleta, entrekota fritekin, gasna, irasagarra, kafea eta patxarana. Edatekoak: arnoa eta sagarnoa aukeran. Izen-emateak: 06-79-56-87-89 zenbakira deituz.
Familien Gida, 2026ko sartzea
Desmartxak, eskolatzea, aisialdiak… 2026ko Familien Gidak familiei laguntzeko eta haien egunerokoa errazteko beharrezko informazio eta erreferentzia guztiak biltzen ditu.Harrera-modu bat bilatu, eskolan izena emateko desmartxak egin, eskolako oporretan egiteko jardueren ideiak aurkitu… Gida honek, gaika antolatuta, Urruñan burasoei laguntzeko eskuragarri den zerbitzuei buruzko funtsezko informazioa biltzen du. Herriko Etxean dago denentzat eskuragarri.
Bixikeneako Oihan-Baratzea
Irailaren 18an, ostiralez, inauguratuko dute Bixikenean “Korrika egiten duen basoa” izeneko proiektuaren oihan-baratzea. Osora hektarea bat du eta bertan badira 300 fruitondo eta 500 zuhaitz baino gehiago, bi urtetan egindako lanaren adierazle. Aipatu oihan-baratzeak lorategi publikoa eskainiko du, eta bio elikadura lantzeko tresna esperimental baliosa izanen da.
Betizuen xerka, Erantsuko bidexkan
Europako Ondarearen Egunen karietara, Urruñako herriak irailaren 20an, Erentsuko bidean “Betizuen urratsetan” duen ibilaldi gidatuan parte hartzeko gomita luzatzen dizue (9:30). 200 metroko desnibela duen lau kilometroko ibilaldiak, pixkanaka, Ibardingo lepo inguruak ezagutzeko parada eskaintzen dizue, oihan, bide zahar eta artzaintza eremuak zeharkatuz. Sei urtetik goitikoentzat. Abiatzea: Erleen Lepoko aparkalekuan. Izena emateko: mairie@urrugne.fr
Elgarrekin Mendian
Irailaren 27an, igandearekin, Urruñako herriak antolatu Elgarrekin Mendian ekitaldiaren bosgarren edizioa izanen da. Aurten, gaiak uraren zikloa izango du ardatz. Lau urtetik gorako haurrak dituzten familientzat egokia, Elgarrekin Mendian bost kilometroko oinezko ibilaldia da, kirol, jolas eta hezkuntza jarduerekin tartekatua. Ibilbide osoan zehar, parte-hartzaileak haien ingurune naturala ezagutzera gomitatuak izanen dira, hainbat jardueraren bidez: zuhaitzetara igotzea, arku-jaurtiketa, desgaitasunari inguruko sentsibilizazio tailerra eta ingurumenari buruzko sentsibilizazio-tailerra. Informazio baliagarriak: Abiatzeak 10 minuturo (10:00-14:00). Urririk. Izen-emateak irailaren 25era arte: 05-59-85-94-26 telefonoan. Tokiak mugatuak dirateke eta egun osoan barna, guraso elkarte batek jateko-edatekoak eskainiko ditu.
Urruñarrak Pilota, izen-emateak
2026-27 kurtso berrirako izena eman nahi dutenek Urruñarrak Pilota elkartearen egoitzan, hau da Iturbidea trinketean, edota www.urrunarrak-pilota.com/contact/ webgunean den inskripzio orria betetzen ahal dute. Informazio gehiago: urrunarrak.pilota@gmail.com





