Herriz Herri - Makea (L) | 2026ko Irailaren 17a

Makea Oinez

Makea%20Oinez

Etxe Handia elkarteak urtero bezala Makea Oinez antolatzen du, aurten irailaren 27aniraganen da. Urtsu eta Baigura mendietan gaindi ibiltzeko parada ezin ona, 4 ibilbide proposatuak dira: 13 km 650 metro desnibel, 17 km 800 metro desnibel, 22 km 1.050 metro desnibel eta 36 km 1.800 metro desnibel. Bidean zehar jateko eta edateko izanen da.

Ezkerparetan hitzordua emana da (7:30), gosaria eskainia da. Parte hartzea 10€ kostako da, horietan euro bat emanen da haur diabetikoez arduratzen den Goxokiak elkarteari. Eguraldia lagun izan dadila egun goxo baten pasatzeko.


Email Facebook Twitter LinkedIn

3849. zbk

Gure Hitza | 2026/09/17

Lehen urratsak, ilusioz eta arduraz

Irati Esparza Guimon

Lehen aldia dut gaur “Gure hitza” idazten, eta lerro hauek baliatu nahi nituzke nire burua laburki aurkezteko, baina bereziki eskerrak emateko. Irati Esparza Guimon naiz, eta Herria astekariko erredaktore-buru eta kazetari kargua hartu berri dut.

Abentura berri honi ilusio handiz ekiten diot, badakidalako Herria ez dela astekari soil bat: hamarkadaz hamarkada, Ipar Euskal Herriko berriemaile, lekuko eta oroimen izan den hedabidea da, gure herrietako ahotsak bildu eta euskaraz zabaltzen dituena. Horrelako historia duen aldizkari baten segida hartzea ohore handia da niretzat, baina baita ardura handia ere.

Lehen egun hauetan, jadanik, Herria bizirik atxikitzen duten pertsona anitz ezagutzeko parada izan dut. Horregatik, bihotzez eskertu nahi ditut harrera egin didaten lankideak, kolaboratzaileak, berriemaileak eta astero beren ekarpena egiten duten guztiak. Zuen laguntza, aholkuak eta pazientzia ezin preziatuagoak zaizkit lehen urrats...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016