Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 28a

Azkenean kanpoan ibiltzen ahal gira

Konfinamendutik ateratzea beharrezkoa zen! Etxean bortxaz egoitea ez dugu manera berdinez bizi izan herri ttipietan edo hirietan, baratzekilako etxeetan edo apartamendu ttipietan. Bainan egia da, bi hilabeteren buruan, plazer handia izan dela kanporat joaitea kontrolik gabe, baimen paper famatu horien beharrik izan gabe. Bizitegien espaziotik ateratzea behar beharrezkoa zen, bi hilabeteko geldialdiak ondorio latzak ukan baititu toki anitzetan. Nahiz eta, lehen egunetan, lantokirat...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 27a

Talde bat gehiago

Frantses legebiltzarrean baziren orain arte zortzi talde. Deputatu multxo batek muntatu du bederatzigarren bat. 17 lagun izan behar dira bainan berek diotenaz beste zonbait biltzen ahal ondoko egunetan. Gehienak macrontiar izanak eta ezkerraldetik heldu. Ekologiari eta elkartasunari eman nahi diote lehentasuna. Ez omen dira gobernuaren alde eta ez ere kontra. Proposamen parrasta bat badute naski egiteko gizarte sanoago baten menturan. Ageriko zer jalgiko den gisa...

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 21a

Munduko euskaldunak ez ditu COVID-19ak uzkurtu eta kikildu

MERCED, KALIFORNIA. Aita Antton Egiguren gipuzkoarrak hartu zuen 2014an Aita Martxel Tillous xiberotarraren segida Estatu Batuetako euskaldunen omonier gisa. Hastapenean Idahoko Boisetik, duela hilabete batzuk Kaliforniako Fresnoko elizbarrutira pasatu zen eta hor ari da giristinoen mesedetan, partikularzki euskaldunen zerbitzuko. Haatik, aurten, euskal piknik eta bestak bertan behera utziak direlarik koronabirusagatik, iduritzen ahal zuen mezak ere hala izanen zirela. Baina ez....

Ba ote dakixu? | 2020eko Maiatzaren 21a

Berrogeiko gerla (3/8)

Maiatzaren 10eko lehen tenoreetan, aleman eliteko komandoak sartzen ziren Belgika, Holanda eta Luxenburgo lurraldeetan. Militar postu estrategikoak miran hartuak ziren eta lehenik zubiak. Etsaiak suntsitu baino lehen hartu behar ziren. Belgikan, Albert kanaleko zubiak kontrolatu behar ziren mendebaldeko bidea idekitzeko. Eben-Emael-eko gotorlekua, Belgikan, alemanek atakatu zuten goizeko 4ak eta erditan. Europako gotorleku indartsua bezala ikusia zen, Belgikako 700 soldaduekin...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 21a

Maiatz argitaletxearen liburu berriak

Sarako Idazleen Biltzarrari buruz, Maiatz argitaletxeak bazituen, urte guziez bezala, liburu berri batzuk prestatuak. Baina, dakizuen bezala, Pazko astelehenez beharra zen Sarako Biltzarra ezeztatua izan da, koronabirusaren izurritea dela-eta. Jakin dugunez, Sarako Biltzarra irailaren 6an iraganen da. Dena den, huna hemen Maiatzek publikatu duen liburu berri baten aipamen laburra, bertze hiruak ja aipatuak aitzineko astetan. Xerar Urrutia Jorajuria, Euskal Gerrikoa,...

Abisuak | 2020eko Maiatzaren 21a

BBAX - Mendiak bete belarrez!

"Belarri" musika ekoizpen etxeak aurkezten dauku BBAX taldearen diska berria "t'mAmAztAng" deitzen dena. BBAX laukote talde bat da, lan polifoniko baten egiterat abiatu dira, molde akustikoan eta ahots hutsez. Taldeak, Allande Oihenart zuberotarraren XVII. mendeko poemak hartu ditu. Hogoita bi olerkiren musikatzea helburu du, diska-liburu baten aurkezteko asmoz. Anartean, BBAX bere hirugarren diskoa aurkezten dauku. Ahots hutsez, Oihenart-en testuak eta euskal kantutegiko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016