Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Arno ekoizleak arrangura

Hego Euskal Herriko soto eta mahastiak, eta oro har arnoarekin lotura zerbait duen ostalaritza- turismo saila kinka txarrean ezarri ditu COVID-19 pandemiak. Ondorioz, milaka langilek arrangura handia dute etorkizunari buruz. Egoera berri honi buru egiteko, lekuko kontsumitzaileen beharra azpimarratu dute upategiek, jatorri izenek eta bertze eragileek. Laguntzarako dei hau zabaldu dute: "Hemengo ardoa kontsumitu, itotzen ari gara eta". Ostatu eta jatetxeak hetsiak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Koronabirusa: ikerketen ondorioak

Espainiako Karlos III.a Unibertsitateak sortu eta Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak gauzatzen dituen seroprebalentzia ikerketen emaitzak ezagutu berri dira. Horien arabera, Hego Euskal Herriko biztanleen %4,4k ukan dukete jadanik koronabirusa. Ehunekoa biztanle kopurura itzuliz, agertzen da Hego Euskal Herriko 127 000 herritarrek jasan duketela jadanik COVID-19 gaitza. Mementoko, 4 567 laguni egin zaie testa ikerketaren lehenbiziko fasean. Ondoko egunetan jende...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Laguntza publikoak

Eusko Jaurlaritzak ekaineko ordaindu nahi ditu langile autonomoei hitzeman zizkien laguntza guziak, baina lehen ordainketak maiatz hondarrean egiteko xedea duela adierazi du Beatriz Artolazabal Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak. Laguntza horren erdiesteko 16 000 galde baino gehiago ukan ditu azken asteetan Lanbide erakundeak. Hala ere, galdegile horietako anitzek ez dute euro bakar bat ere eskuratuko, ez baitituzte Jaurlaritzak finkatu dituen lau baldintzak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 21a

Zubietako erraustegiaren inguruko kezkak

Zubietako erraustegitik hurbil dagoen ubidean arrain hil andana bat agertu zen maiatzaren 9an. Erran gabe doa gertakari hark erraustegiari buruzko mesfidantza agerian ezarri zuela. Uraren Euskal Agentzia (URA) gaia aztertzen ari izan da. Gertakariaren berri jakin orduko, agentziako ikerlariak ubidera joan ziren eta uraren egoera irregularra zela egiaztatu ondoan, laginak hartu zituzten analisia egiteko. Halaber, Zubietako erraustegiak isurtzen duen uraren laginak ere hartu...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

Kroaziako poliziak migranteeri markak ezartzen

Iturri desberdinen arabera, maiatzaren 6 eta 8 artean iragan da gertakari hau migrante batzuk Kroazian sartu nahi zutela arrastatuak izan dira. Bertako poliziak buru gainean svastika (croix gammée) bat tindatu diete eta berriz Bosniara itzularazi dituzte. Berehala OIM (Organisation Internationale des Migrations) nazioarteko erakundeak jarrera hori salatu du. Peter Van Der, Auweraert, Bosnian den migrante zentroko arduradunak kondatzen du, orotara 18 gizon direla erasotuak izan,...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 21a

Filipinetan tifoi batek hunkiak

Filipinak, beste mundu guzian bezala, hunkiak dira Covid-19 izurrietarengatik, herritarrak behartuak direlarik etxen egoitera. Horra nun, Samar ugartea tifoi batek jo duen, etxeak, eskolak... elizak suntsituak izan dira, milaka pertsonek ihes egin behar ukan dute. Bicol eskualdea ere hunkia izan da, 140.000 herritar baino gehiago deus gabe gelditu dira. Denetan bezala osasun seguritate neurriengatik beharrezkoa dute maskak ukaitea, distantzia atxikitzea, baina ekaitza horrengatik...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016