Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Osagarriarentzat biziki on!

Usaian, eta aspaldian, udan bereziki, mundu bat ibiltzen da gure hondartzetan, itsasoan mainatuz edo(eta) iguzkitarat egonez. Zonbat jende ote? Hori nehork ezin erran! Goizetik arrats jendea jendearen gainean, arratsetan ere mugimendu gaitza, baitira gauerdiko mainaldieri halako grazia berezi bat kausitzen diotenak. Aurten gauzak nola joanen diren, hori besterik da nahitez, dakizuen gaitz horrengatik. Anitzen esperantza halere, uztail-agorriletan bederen hondartzak deneri idekiak...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Maska horiek!

Zonbat jestu, zonbat istorio, zonbat eztabaida, zonbat nahaskeria eta hain segur ere zonbat gezur, maska horiekin! Hastean erraiten zaukuten etzirela baitezpada fidagarriak eta beharrezkoak, gero kondatu daukute baitezpadakoak ditazkeela denen onetan! Egun gauza bat eta bihar beste bat, gutarteko jendeak zer behar du konprenitu holako saltsa mintu batean? Aski errepikatu daukute etzela maskarik aski, erizainentzat ere eskas alabainan! Gobernuko zerbitzuek ere ezin ukan beharren...

Egun eta bihar | 2020eko Maiatzaren 14a

Eta herriko bozak?

Badira naski oraino uste dutenak herriko bozen bigarren itzulia ekainean egiten ahal litakeela. Itxuren arabera udazkena beharko da haatik igurikatu. Iraileko azken igandean eta urriko lehenean izaiten ahal litazke orobat. Zeren eta bozak hola gibelatzekotan joan den martxoko lehen itzulia ezabatu beharko baita, sobera denbora joanik bi itzulien artean, hiru hilabete baino gehiago alabainan. Aldiz, afera guzia martxoan trenkatua izan den herrietan, orduan hautetsi kontseilua...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

2020ko Espainiako Vuelta Irunen hasiko da

Irundik abiatuko da 2020ko Vueltaren 75. edizioa, urriaren 20an. Edizioak 18 etapa izanen ditu. Irun eta Arrate-Eibar arteko jardunaldiarekin hasiko da, eta Madrilen amaituko da. Nafarroatik pasatuko da bi etapatan....

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Futbola: Erreala-Athletik

Aurtengo Errege Kopako final historikoa, Erreala eta Athletik bi euskal taldeek jokatu beharra zuten Sevillan. Zoritxarrez pandemiarekin euskal futboltzaleen hitzordu nagusia gibelatua izan da. Jokatu ala ez jokatu? Noiz? Publikoarekin ala publikorik gabe? Errealak europar liga jokatzeko txartela eskutan du eta Athletikek finala irabaziz ardietsi lezake. Bainan UEFAk dio finala ez baldin bada laster jokatzen aukera galduko dela. Azken finean, nahiz eta UEFAren erabakia salatu,...

Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 14a

Dantxarinea, Ibardin: mugak ideki

Dantxarinea, Ibardineko saltegien elkarteak espainiar arduradunei galdatu die publikoari mugak irekitzearen baimentzea. Martxoaren 16az geroz muga hetsia da, salbu mugaren alde batean edo bertzean lan egiten dutenentzat. Saltegietako arduradunek azpimarratzen dute komertzioak duen garantzia: 6 milioi bisitari urtean, kasik denak (%97) Frantzia aldetik datozenak, 50 enpresa, 1.200 zuzeneko langile, eta beste 900 langileri egiten dien eragina....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016