Gogoa hazi | 2020eko Maiatzaren 12a

Koronabirus eta Girixtinoak

Garizuma hasi zen, urte guziz bezala, Hauste egunarekin, otsailaren 26an, eta urte guziz bezala gomita edo hobeki erran, manamendua entzunez: "Bihozberri zaitezte eta sinets berri ona". Bazen airean eta gogoetan kezka iduriko zerbait, galdera bat, bainan ez bi asteren buruan etorri den ihurtzuri ukaldia: bakotxa bere etxean, atera gabe. Ondorioz, mezarik ez, elkarretaratzerik ez, doi doia beharrezkoak diren hazkurri saltegiak idekiak. Zer pasatzen da? Covid-19 deitu...

Euskal diaspora | 2020eko Maiatzaren 07a

Koronabirusaren egoerak Ameriketako euskaldunen sormena hunkitu du

ROCK SPRINGS, WYOMING. Europako Euskal Herrian bezala, gure Diasporan ere koronabirusaren pandemia jende guziaren bizia ari da hunkitzen eta aldatzen, eta Diasporan ere segur dakigun bakarra da deus ez dakigula geroari buruz, zer, noiz, nola, noiz arte... Horrek planak egiteko eta gure bizia antolatzeko ahala ebatsi digu, askatasuna, ez baitakigu heldu den astean, heldu den hilabetean nun edo zoin egoeran izanen garen, ez dugu gehiago gure bizia kontrolatzen. Iragan artikulu batean...

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Hendaiako aurrekontuak

Hendaian, herriko kontseilua bildu da bainan arras molde berezi batean. Herriko Etxean, zazpi hautetsi ziren, Kotte Ecenarro auzapeza eta sei zinegotzi. Aurtengo aurrekontuak bozkatuak izan dira. Jakinaren gainean haatik ondoko egunetan kanbiatzen ahalko direla ikusiz izurrite tzar horren ondorioak eta kondutan hartuz ere herriko bozen emaitzak, bigarren itzulia ez oraino egina-eta....

Kostaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Bordagain dorrea

Berri guti den keinka bitxi huntan goazen denbora pasa Ziburuko toki ezagutuenetarik den batetarat, hori izanki Bordagain dorrea. Kasko batean da bainan itsasoa ere han berean. Ziburuko leku gorena da orain. Itsasoa baino 81 metro gorago. Bai, herriko leku gorena da bainan ez da haatik beti hala izana. Nolaz da gorena bilakatu? Nolazpait goratu ote da? Edo beste toki batzu direa apaldu? Ez da holako goratzerik edo apaltzerik izan, jendeen arteko tratu batzuk dituzte gauzak...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 07a

Saudi Arabian adingabekoen hiltzeko kondena ezeztatua

Apirilaren 26an Saudi Arabiako arduradun politikoek jakinarazi dute, adingabekoen hiltzeko kondena ezeztatu dutela. Egun batzuk aitzin, jakinarazia zuten haurren azotatzea debekatua izanen zela. Aspaldidanik, Nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeek deidarra zabaldua zuten erresuma ultra kontserbadore hortan jendeen eskubide urraketak bazirela. Hiltze kondena horren ordez, 10 urteren presondegi zigorra ukanen dute. Horrek erakusten du ez direla oraino prest egoera lasai batetara...

Mundu zabalean | 2020eko Maiatzaren 07a

Ipar Korea: Kim Jong buruzagia osagarrian?

Hauxe da mundu guziko prentsak pausatzen duen galdera. Apririlaren 11z geroztik, 36 urte dituen agintariak ez du agerpen publikorik egin. Susmoak agertu dira, apirilaren 15ean ospatzen baita Kim Il-sung-en erregimenaren fundatzailearen sortzea, azken hunen aitatxi delarik. Hortik laster zurrumurruak abiatu dira osagarri arazoak zituzkeela, baina herri hortan diktadura izanez, zaila da berri zehatzen jakitea. Nazioarteko berrien arabera, bihotz ebakuntza baten ondorioz gaizki edo...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016