Hegoaldean | 2020eko Maiatzaren 07a

Jose Luis Zumetaren heriotza

Jose Luis Zumeta margolari ospetsua apirilaren 22an hil zen Donostian, 81 urtetan. 1939ko apirilaren 19an sortua zen Usurbilen (Gipuzkoa). Bere obretan abstrakzioaren eta figuratiboaren mugetan ibiltzen zen, eta gehienbat kolore biziak erabiltzen zituen. Haren obrak Euskal Herriko eta atzerriko museo garrantzitsu anitzetan daude erakusgai, bai eta erakunde publiko eta pribatuen egoitzetan ere. Gerla ondoko euskal artistarik garrantzitsuenetako bat da. 1965ean Gaur taldea...

Euskal diaspora | 2020eko Apirilaren 30a

Noriega hotela hetsiko, Gernika gogoan, EH ospagai eta Kalakan

BAKERSFIELD, KALIFORNIA. Berri txarra Bakersfieldetik heldu zaiguna, seguruenik egungo egoeraren ondotik jinen zaizkigun hainbat berri txarren aitzindari. Bakersfield-eko Noriega hotela, Estatu Batuetan zabalik zeuden euskal ostatu historikoetako zaharrenak, iragarri du ez dituela bortak arrazabalduko gaur egun bizitzen ari giren Covid- 19aren krisialdia bukatzen delarik. 1893an Faustino Noriega eta Fernando Etcheverryk sortua, 1931tik kudeatu du Elizalde familiak. Pilota kantxa...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Hendaiako atsedengunean

Hendaian, geltokiaren ondoko atsedengunea berriz ideki da ofizioz artatzaileak diren burasoen haurrentzat, zernahi ausagailu eskainiz, kasu eginez bistan dena. Hamar bat dira atsedengune hortan gisa hortan ibiltzen direnak. Laguntza ederra haur horien familientzat....

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Arrazoinki

Kostalde guzian, azken egun hauetan ere, poliza eta jendarmeak harat eta hunat dabiltza karraskan, ikusteko kanpoan dabilan jendeak baduen ala ez etxetik ateratzekotan behar den ageri berezia. Badira han hemenka, itsas hegian bereziki, isun bat bildu dutenak bainan oro har diote hor gaindi jendea arras arrazoinki ari dela....

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Ondokoa

Joanes De Jaurgain Parisen esposatu zen bainan alargundu hamahiru urteren buruan. Haurrik etzuten ukan. Hil aitzin bere ondokotzat hartu zuen eta legez-lege adoptatu bera bezala historiaren arrangura gaitza zuen gizon bat, Renaud d'Elissagaray, Atharratzen sortua. Hari utzi zaizkion iker eta iker arizanaren bortxaz bilduak zituen paper eta gaineratiko guziak. D'Elissagaray familia hori ezagutua zen segur eta erro azkarrak bazauzkan. Ederki bermatua da De Jaurgain zenaren obra deneri...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Eztabaidabide

De Jaurgain jaunak bere azken liburua plazaratu zuen 1917an, 75 urtetan. Gaia, Baionako diozesa. Frango eztabaida saminak sortu ziren liburu horrekin. Idatzi baitzuen, xehetasun asko emanez, apezak ez direla beti sainduak izaiten, ez eta aingeruak. Gainerat, ezin onetsia zaukan Leon Baionako lehen apezpikuaz kondatu dena (eta oraino ere noiztenka bederen kondatzen). Baizik-eta Errobi ibaiaren hegi hortan hilarazi zutelarik, burua mozten ziotela, nola lurrerat eroria zen burua berak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016