Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 30a

Txertoaren beha

Konfinamenduaren bururapena hurbiltzen bada ere pandemiaren punta ez da oraino ageri. Pasteur Institutuak dioenaz, Frantzian, maiatzaren 11n, ehun jendetarik 6 ditaizke koronabirusarekin kutsatuak izanen. Jendartearen %60 inguruan den immunitate kolektibotik urrun izanen gira. Denek igurikatzen dugun txertoa izanen da amets gaixto huntatik ateratzeko erremedio nagusia. Kontrapozoiaren lortzeko jo ta ke ari dira mundu guziko ikerlariak. Ordulariaren kontrako lasterkaldi horretan...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 30a

Masken arazoa

Maskak nunbre handian manatu ditu Frantses Gobernuak, bi miliar omen, bainan ez dira oraino hor eta eskasa beti senditzen dute artatzaileek edo xahar etxeetako zaintzaleek. Alta ez dira ustegabean atzemanak izan gure agintariak: erien kontaktuan izanen ziren erizain eta artatzaile guzieri maska eta eskularruen erabilpena gomendatzen zuen SRAS eta Ebola izurriteen ondotik sortu zen COREB izeneko komisio zientifikoak, osagarri ministeritzari lotua zena. Urtarrilaren 22an plazaratu...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 23a

Sorgin auzia Gotainetik

Duela bi (edo hiru) urte Mixel Etxekopar, Donapaleuko Libertimendua ikusi ondoan Euskal Irratien mikroan mintzatu zen, zinez ihauteetan zirtzil hauek garatzen zuten izpirituarekin maskaradek bazuketela zer ikas. Besteak direlarik gaia beti da entretenigarriagoa. Aurten ikusten dugu penatua dela, eta Herria kazetan (2020/03/19an) agertu duen artikulua irakurri ahala, mindua ere. Nolaz maskarada aipatu da Donapaleuko plazan, eta nolaz beren burua bortizki tratatua senditu du...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Zigarretak

Hauxe da ustegabekoa hau ere! Lekuka segurik, hala nola Urruñan, zigarreta saltzeak polliki emendatu dira azken bizpahiru aste horietan! Zer du jendeak gehiago erretzen etxen egon behar duelakotz? Baditake batzutan hori ere hola gertatzen den bainan beste arrazoinik ere bada segur. Hauxe besteak beste: muga zerratua izanez, nehor ez da gehiago mugaz bestalderat joaiten zigarreten erosterat, honaindian baino merkeago direlakotz. Erosketak honaindian egin behar beraz....

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Liburuak etxerat

Denek etxen egon behar-eta, gehiago artzen omen gira irakurtzen. Hendaian, zortzi egunez segidan, mediatekak akulatu du sail berezi bat, herriko enpleatu batzuen laguntzarekin. Interneten bidez nornahik galdea eginez geroz, liburuak eremaitea galdegile horien etxetarat. Jakinaren gainean galdegilearen izena eta helbidea, eta zer irakurgai eskatzen duen, hitzordu bat hartzeko gisan holako edo halako egunean joaiteko haren ganat. Urrats pollita hori ere!...

Kostaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Iratzeder ez dugu ahantzia

Denek gogoan dugu bistan da Xabier Diharce zena, ardura Iratzeder deitzen ginuena, gisa hortan erabiliz berak hautatu izen-ordea. Idazle arraroa, biziki olerkari fina, bertsuzale argia, euskaltzain ospetsua bai eta segur fede handiko apeza, bere bizi gehiena Belokeko komentuan iragan zuena. Egun aipatzen dugu aurten beteak ukanen baitzituen bere ehun urteak. 1920an sortua zen alabainan Donibane Lohizunen, urtarrilaren 4an. Mendeburua ez da biziki ospatu, guk jakinean...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016