Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Maska ekoizpena

Behar beharrezkoak diren maskarak eskas dira Hegoaldean ere. Bainan ekoizteko erabiliko diren hiru makina heldu dira Txinatik Bizkaira, Mondragon kooperatibako kide den Mondragon Assembly enpresak Txinan ekoitzi ondoren. Korporazioko beste enpresa bat, Bexen Medical, arduratuko da produktu hori ekoizteaz, eta hilabetean 10 milioi unitate baino gehiago egitea da helburua Etxebarrian eta Hernanin. Datozen sei hilabeteetan, 60 milioi maskara kirurgiko ekoiztea da asmoa, Espainiako...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 30a

Maskaren prezioa mugatua

Espainiako Osasun ministroak jakinarazi duenez, maskara kirurgikoen gehienezko salmenta prezioa 0,96 eurotan finkatzea adostu du. "Gobernuak neurri hori hartu du eta gehiegikeriak saihestea du helburu". Osasun ministroak jakinarazi du "laster" arautuko dela maskara higienikoen prezioa ere....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

EAJ eta EH Bildu, kritiko

"Inprobisatzea" aurpegiratu dio Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak, eta pandemiaren kudeaketari kritika gogorrak egin dizkio. Birusaren bilakaerari buruzko informazio nahikorik ez emaitea, eta erabakiak "presaka" hartzea eta "zuzendu" behar izaitea leporatu dio gobernuari. "Gobernuak ez badio Jaurlaritzari ematen konfinamendutik ateratzeko neurrien eskumena, ez du izango aldeko gure botorik 15 egun barne larrialdi egoera luzatu nahi badu". "Gehiago egin...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Koronabirusa Hegoaldean: 18.027 kutsatuak eta 1.527 hildako

Otsailaren 28an agertu ziren koronabirusak kutsatutako lehen bi kasuak Euskal Herrian: Araban bat eta Gipuzkoan bestea. Nahiz eta egunetik egunera egoera aldatu, azken datuen arabera orain arte 18.027 pertsona jo ditu gaitzak, eta 1.527 hil. Ospitaleetan 6.612 laguni eman diete senda agiria orain arte. Nafarroako Gobernuak ospitaleetan hildakoak soilik zenbatu ditu apirilaren 16ra arte; egun horretan jakinarazi du zahar etxeetan 79 hildako bazirela....

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 30a

Deskonfinamendua "lurraldeka" eginen dela dio Sanchezek

Espainiako Kongresuak oniritzia eman dio, ofizialki, alarma egoera maiatzaren 10era arte luzatzeari. Alarma egoeraren luzapena burutzean hasiko da "fase berria", Pedro Sanchez gobernuburuak jakinarazi duenez. "Deskonfinatzea" izanen da aro berri hori. Sanchezen hitzetan, konfinamendua arintzeko prozesua "emeki" eta "mailaka" eginen dute. Espainiako gobernuburuak iragarria du "deseskalatzea ezberdina" izanen dela, hots ez dela modu berean eginen Espainiako Estatuaren menpeko...

Mundu zabalean | 2020eko Apirilaren 30a

Koronabirusa eta gosetea munduan

Goseteaz sufritzen duten jendeen kopurua azkarki emendatu zen jaz eta arriskatzen du oraino doblatzea aurten, koronabirusarengatik. Munduko Hazkurri Programak du ohar hori egiten. Joan den urtean, gerlak, arazo klimatikoak eta kolpe ekonomikoengatik, aitzineko urtean baino 22 milioi jende gehiagok goseaz sufritu du. Orotarat 135 milioi ziren keinka txar hortan 2019an eta aurtengo izurritearen ondoko beherakada ekonomikoarengatik, 265 milioi izaitea arriskatzen du. Ezagutzen dugun...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016