Egun eta bihar | 2020eko Apirilaren 23a

Beste lau astez

Jendeak berantetsia zuen, eta nola, Emmanuel Macron presidenteak joan den egunean egin duen hitzaldia. Argixago jakin nahiz zertan giren eta zeri buruz ari. Ja baginakien haatik luze joanen dela oraino gauzak beren usaiako tornurat itzuli aitzin. Macronek ez dauku besterik erran. Larri larria aipatuz norabide zonbait. Pazko ondoan ere aitzina segitzen duen garizuma luzea nola behar den hartu eta nola jasan. Oro har, frango gizonki mintzatu da, eta ez jainko ttipi bat balitz...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

COVID-19: bigarren fasea

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) "bigarren fasean" sartu dela, COVID-19 gaitzaren hedapena egonkortu delako. Erkorekaren arabera, adituek diote txarrena iragan dela, ezen, bigarren astea da segidan kutsatu, ospitaleratu eta eri handi kopurua apaltzen dela. Bozeramaileak baieztatu du orain duela hilabetea ezarri zen konfinamendu plana ongi segitua izan dela eta emaitza onak eman dituela. Halaber, Erkoreka paradaz...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Kulturgintzako langileentzat diru laguntzak

Koronabirusaren ondorioz diru iturririk gabe gelditu diren kulturgintzako langileei oinarrizko soldata bermatuko die Eusko Jaurlaritzak. Soldata finkorik eskuratzen ez duten eta egoera zailean diren langile profesionalei zuzendu laguntza da, eta ez sektore oso bati zuzendua. Hori jakinarazi du Bingen Zupiria Kultura Sailburuak. Apirilaren hondarreko jarriko da martxan diru laguntza galdegiteko bidea, eta martxoaren 14tik krisia bukatu arte iraunen du. Oinarrizko diru laguntza...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Segurtasun Protokoloa

Lanera itzultzean Segurtasun Protokoloa osoki bete behar dela berretsi du Eusko Jaurlaritzak, eta segurtasun arauak ez arintzea galdegin du. Halaber, garraio publikoa soilik beharrezkoa delarik erabili behar dela oroitarazi du. Ahal den guzietan telelana hobesteko aholkua ere eman du. Lanera joateko garraio publikoa erabiltzera behartuak direnentzat, Babes Zibileko, DYAko eta Gurutze Gorriko kideek erabili eta botatzeko maskak ematen dituzte autobus, metro, tranbia, tren eta...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Hondakindegi proiektua eztabaida iturri Azkoitian

Azkoitian (Gipuzkoa) "hondakin ez arriskutsuak kudeatzeko instalazioa" eraiki nahi du Larke 360 SL enpresak, Azkoitia eta Elgoibar lotzen dituen GI-2634 errepidearen ondoan dagoen Azkarate mendatean. Egitura honek urtean 200.000 tona hon- dakin, nonbait han, tratatuko lituzke. Jadanik proiektua gauzatzeko urratsak ematen hasiak dira, baina herritarren artean kezka eta eztabaida piztu ditu egitasmo horrek. Muntatu nahi den enpresak bilduko lituzke: adreiluak, metalak eta amiantoa...

Hegoaldean | 2020eko Apirilaren 23a

Industria saila berriz lanean

Koronabirusaren ondorioz zenbait astez geldirik egon ondoan, euskal industriaren gehiengoa berriz lanean hasi da apirilaren 14an, baina molde mailakatuan eta segurtasun neurriak zainduz. Erran behar da ere lana usaian baino xuhurrago dutela, nazioarteko galdeak apalago izanez. Hego Euskal Herrian eta Espainiar Estatuan martxoaren 14an ezarri zen plantan alarma egoera; ondotik, martxoaren 30etik apirilaren 9ra funtsezkoak ez ziren jarduerak gelditu ziren. Michelin enpresak...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016