Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Zernahi ondorio!

Bistan da debeku horiek badutela nun nahi zernahi ondorio bainan baditake zinez holako erabakiak behar zirela hartu, batzuri iduritzen orobat goitxago hartu balire oraino hobeki izanen zela! Arras egun ilunak ditugu beraz eta denek behar dugu erne ibili, ahalaz erne baino erneago, kotsadura tzar hori ez dadien nola nahika heda guhauren ezazolkeriaz. Hala nola deneri galdetua zaukun ahal bezen guti atera giten gure etxetarik, bereziki jende xaharrak eta osagarriaren aldetik...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Eta herriko boz horiek?

Untsalaz, koronabirus gaitz hori ez balitz agertu, eta hola hedatu, herriko bozak izanen ziren aste huntan sail huntako gai nagusia, beharbada bakarra. Dena den, iragan dira, ahal bezala, eta arrangura asko goiti-beheiti. Iragan dira bainan jendearen parte hartzea usaian baino aise apalagoa izan da. Anitz herritan jendeen erdiak baino gehiago egon dira bozaren emaiterat joan gabe! Igande arratsean, jendea mintzo zen bozaldiaren emaitzak aztertuz bainan beste gai bat heldu zen...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 19a

Denak etxen!

Eta hara, astelehen arratsean berriz mintzatu da Macron presidenta eta deneri galdetua zauku bi astez bederen etxen egoitea, haizu diren ateraldi bakarrak arrunt beharrezkoak ditazkeenak, hala nola jateko gauzen erosterat joaitea. Gobernuak larderia handiena agertzekoa du nor nun dabilan, kaxketadunak ere ibiliko dira jendearen mugimendua hurbiletik segitzen. Eta herriko bozen bigarren itzulia ekainean eginen da. Erabaki latzak bainan nola egin bestela?...

Gogoa hazi | 2020eko Martxoaren 19a

Non dago tolerantzia?

Sare sozial batean hamasei urtetako neskatoxe batek musulmanei buruz idatzi du: "Zuen erlijioa kaka da!" Erran duena itsusi zait, are itsusiago jasan duen mehatxu meta. Nerabe hori bego handitzera, agian hobeki mintzatzen ikasiko du denborarekin! Askoz ere gehiago kezkatzen naute irrati eta telebistetan kasetalarien galderei ihardesten duten hizlari batzuen iruzkin eta komentarioek, usaian bezala "blasfematzeko zuzena" aldarrikatzen dutelarik. Nondik ote? Legeak ez du holakorik...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Lizarra: "eskuina" alkatetzatik botaia

EH Bildu, Geroa Bai eta PSN alderdi sozialistaren 2 hautetsik, Gonzalo Fuentes, Navarra Suma eskuineko koalizioko auzapezaren kontrako zentzura mozioa aurkeztu dute. Gehiengoa izanez, auzapeza kanporatuko dute eta Koldo Leoz (EH Bidu) izanen da alkate berria 2022ko martxoaren lehena arte. Handik harat PSNeko Jorge Crespok haurtuko ditu udaletxeko giderrak. Leoz zen azken legealdiko auzapeza. Zentzura mozioa bozkatu duten bi zinegotzi sozialistak alderditik kanporatuak izan dira....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Ezkerreko aliantza?

Terrorismoaren desagertzearekin, Podemos alderdiak proposatu du apirilaren 5eko deitu hauteskundeen ondotik, ezkerreko koalizioa osatzea, EH Bildu eta sozialistekin, EAJ euskal instituziotetarik kanporatzeko. Hanbeste urtetan giderrak EAJren eskuetan dira eta koalizioak dio gehiengo progresista badela Euskal Herrian. Sozialistak ezkor azaldu dira, bide hortarik jarraitzeko, EH Bilduren autokritika eskatuz, hainbeste urtez ETAri buruz izan duen konplizidadea dela eta....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016