Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 19a

Koronabirusa: alarma egoera

Espainiako Estatu osoan bezala, Hegoaldean ere alarma egoera zabaldua da koronabirus pandemiari buru egiteko. Neurri zehatzak hartzera behartzen du egoera berriak eta garrantzitsuenetakoa, izanen duen eragina, herritarren zirkulazio askea mugatzeko erabakia da: beharrezkoak ez diren joanetorriak gelditu, etxean egon beharko dute herritarrek ondoko 15 egunetan....

Euskal diaspora | 2020eko Martxoaren 12a

Euskal urtea Tokion, Paranako euskal urtebetetze eta Los Banoseko musa eta besta

CARACAS, VENEZUELA. 70 urte bete dira Caracaseko Eusko Etxearen eraikina estreinatu zutenetik. Etxe dotorea da, ikusgarria erraiten ahal dugu, handia, euskal estilokoa eta hastapenean eta luzaroan argindarra bezala izan zen munduko euskal etxeetan, euskal etxe indartsua, anitz euskaldun eta euskal familiaren biltoki, euskararen, euskal kulturaren eta euskal politika abertzalearen lantoki eta hedaleku. Izan ere, Hego Euskal Herrian frankismoaren urte beltzenak zirenean estreinatu...

Inbido | 2020eko Martxoaren 12a

Jose Maria Iparragirre

Ortzegun huntan, martxoak 12, Hendaian omenduko da Jose Maria Iparragirre hemeretzigarren mendeko bertsulari guziz famatua. Eta zendako orain omenaldi hori? Iparragirre 1820-an sortu baitzen, duela beraz berrehun urte. Eta Hendaiak omenaldi hori sartu du martxoan, zonbait hilabete aitzinerat ospatuz mendeburu hori, martxoan baita Hendaian euskararen aldeko hilabete berezia. Ortzegun arratsean beraz, Variétés gelan zernahi gaztetxo bilduko dira eta kantuz ariko, kolegioetan...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Igandean, Herriko Bozak

Igandean da beraz herriko bozen lehen igandea. Beharrez, ondoko zortzian bigarrena. Herri gehienetan bi itzuli izanen direla, nehork ez du duda handirik. Gure Kostaldean, Biriatun da auzia lehen igandean trenkatuko, bi zerrenda izanki buruz-buru. Donibane Lohizunen, lau hautagai zerrenda izanikan ere, batzuk diote auzapezarenak partida irabazten ahal lukeela, gutiz bada gutiz, lehen bozaldian berean. Anitzen ustez haatik bigarren bozaldi bat beharko da. Egia erran, nehork ez...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Untsa berritze baliosa

Luzaz zinegela bat izan da Getarian. Duela hogoi urte zerratu zen. Eta horra nun berriz ideki duten, obra asko akulaturik. Sail berri bat, laguntzaile askori esker abiatua. Zinegela guzietan bezala filmak ikusten ahal dira segur bainan besterik ere bada. Alde batetik filmen ondotik konparazione, artetan izanen dira bilkurak bakoitxak gai berari buruz bere ikusmoldearen agertzeko. Bestetik, Getari-Enea etxe hori izan behar da kulturgune asurti bat, herriko elkarteekin eskuz-esku lan...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Haize eta haize!

Lehen ere izan dira holakoak bainan azken egun horietako eguraldi hitsak sesitu ditu bazterrak! Bospasei egunez segidan, gaitzeko euritea, gutien ustean alimaleko uharrak! Artetan babazuza edo txingorra! Eremu guziak urez hantuak! Euri edo ez euri, ikaragarriko haizea, jendea airean joan nahi! Zokoan, aste berean, hiru aldiz joiten zuela orenean 130 kilometro egiteraino, handienean helduz 134 kilometrotarat! Hiru galerna aste berean, artetan zonbait ortzi itsusirekin, anitz da!...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016