Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Carles Puigdemont-en bisita arrakastatsua

Perpinya hiriak otsailaren 29an katalandar koloreak hartuak zituen, 100.000ko bat jende hurbilduak baziren Carles Puigdement eta Toni Comin sustengatzeko. Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta gaurkoa den Quim Torra ere etorriak ziren, Bruselan errefuxiatuak diren lagunen agurtzera. Mitina hasi da berantarekin, ehunka autobus eta autoak mugan blokatuak zirelakoz, espainol polizak banazka kontrolatu dituelakoz. Mitina hasi aitzin, jende guzia etor zadin, immunitatea ez duten...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Luxenburgo herrian garraioak kitorik

Luxenburgoko gobernamenduak erabakia hartu du otsailaren 29tik harat garraio guziak kitorik ezartzea. Txartelak erosteko ziren guneak emeki-emeki kenduak izanen dira eta langileak beste nunbait kokatuak. Mundu guziko lehen herria da garraio guziak dohainik izanen direla. Herri hortan familien %40ak garraio publikoak erabiltzen dituzte eta gobernamenduak plantan jarri neurriak, familia bakoitza irabazdun izanen dela errana da. François Bausch, garraio eta ekologia ministroak dio...

Euskal diaspora | 2020eko Martxoaren 05a

Euskal urtea Tokion, Paranako euskal urtebetetze eta Los Banoseko musa eta besta

TOKIO, JAPONIA. Uztailean "Euskal Astea-Basque Week" delako bat Tokion --uztailaren 4tik 10era-- eta urtean zehar beste hainbat ekitaldi eginen dira Euskadin eta Japonian Olinpiadak heldu den uztail-irailean eginen direla-eta estakuru, bi herrialdeen arteko harremanak finkatu eta hedatzeko xedez. Gastronomia da egun euskaldunen eta japoniarren arteko lokarri nagusietarik, eta hor ere eginen dira elgarretaratzeak, baina antolatu den programak baditu industria alorrean...

Inbido | 2020eko Martxoaren 05a

Laborantzaren gora-beherak

Laborantza eta laborariak anitz aipatu dira azken egun horietan. Parisen egin baita gisa hortako feria-erakusketa nagusia. Arrakasta ederra ukan duena. Laborantza zertan den aipatzearekin, berehala gogorat heldu dira 40ko gerlatik landa izan diren aldaketa handi-handiak. Denetan izan direnak, gure herrietan ere ba beraz. Lehen, aise jende gehiago ari zen laborari lanetan. Etxaldeburu, etxetiar, mutil edo jornalean. Anitz etxaldetan, baziren bi gizon, nagusi xaharra -ez baitezpada...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Hendaian, Iparragirre gogoan

Hendaian, martxoa euskararen hilabetea dute. Horrek ez du erran nahi beste hilabeteak ez direla hala bainan martxoan indar berezi bat akulatzen dela, hitzordu askorekin. Hitzordu aipagarrienetarik batto heldu den astean, martxoak 12, ortzegunarekin, Variétés bilgunean, kantaldi arraro batekin. Hor omenduko da Iparragirre bertsulari zena, fama handi-handikoa, "Gernikako Arbola" idatzi zuena. Duela berrehun urte sortu zena Urretxun. Kantariak: Maddi Zubeldia alde batetik, bestetik...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Aldizkatuz

Badu laster hogoitabi urte Herri-Elkargo berezi batek batetaratzen dituela Hendaia, Irun eta Hondarribia. Elkargoburua urte guziz kanbiatzen da, hiru auzapezak aldizkatuz. Joan den egunean kontsortzio deitzen den elkargo horren buru jarri da Txomin Sagarzazu Hondarribiako auzapeza....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016