Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Drogaki tornu ederra!

Otsail erditan gertatua da hauxe bainan ez da hamar bat egunen buruan baizik salatua izan ikerketa batzuk bestalde segitzen zutelakotz: Hendaiako mugatik hurbil guardek autobidean geldiarazi dute Espainia beheretik heldu zen kamiun bat. Barnean bazen gauza frango bainan xoko guziak untsa miaturik bazen gaitzeko droga tornua, aspaldian ondo hauetan sesitu den handiena. Indietako kalamu (107 kilo) eta "méthamphétamines" delakoetarik (gordeka egiten diren tratuetan 12 miliun...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Nafarroan gaindi, mendez-mende

Donibane Lohizunen, joan den ortzegun arratsean, arrakasta ederra ukan du herriko batzokiak muntatu hitzaldiak. Jende frango bildu da, aroa arras txarra izanikan ere. Hizlaria zen Claude Belveze historialaria. Mintzatu da, entzule guzien atsegingarri, Nafarroako erresumaz. Nola sortu zen, Iruñeako aldean, bederatzigarren mendean, nola handitu zen eta nolako eragina ukan zuen Erdi-Aroan, zazpi mendez segidan. Nola ahuldu zen gero, kanpotik etorri erregeen denboran, eta nolako...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Goresmenak Iduzkilore antzerki taldeari!

Joan den astean, Donibane Lohizuneko ihaute-bestak aipatzean, bi hitzez erran ginuen saila bururatu zela "Herriko bozak" antzerkiarekin. Egun goazen doi bat berriz aipa ikusgarri hori. Hasteko gain-gainetik goretsiz Iduzkilore taldeko jokolariak. Biziki ederki arizan baitira. Atsegin handiz ikusi dugu beraz antzerki hori, duela aspaldi ja preziatua ginuena. Doiño bat gaurkotua bainan Piarres Larzabal beti han bere jeinu nasaiarekin, bere euskara aberatsarekin, gatz-biperrak...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Bakeaz eta bizi guzirako presondegi zigorraz Frantziskoren hausnarketak

Bake prozesua ataka gaizto batean sarturik dagoela ikusirik, eta zonbait preso niholako epemugarik izan gabe 30. presondegi urtean sartzera doazela kondutan harturik, bururatu zait Frantzisko Aita Sainduaren hausnarketa eta erranaldi zonbait gogoeta gai bezala eskaintzea gaurkoan. "Ez dezakegu onartzera utzi gaurko eta ondoko belaunaldiek gertatu denaren memoria gal dezaten, memoriak gaituelarik etorkizun zuzenago eta haurridekorrago bat eraikitzera lehiatzen eta...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Ba ote?

Internet sarea gero eta gehiago azkartzen ari-eta, lehen baino aise gutun gutiago igortzen da postaz. Ondorioz, lan gutiago faktur edo pietunentzat. Eta diru-sartze gutiago Postarentzat. Solasa da hor gaindi anitz tokitan pietunen turnadak murrixtuko dituztela. Ez lezakete egin egun guziz bainan egun bat arte, astean hiru aldiz. Bainan entzuten da jadanik arrangura frango. Konparazione, badira oraino egunkaria postaz ukaiten dutenak. Zer gertatuko da ez badute egunean...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Jo aitzina!

Deputatuak hasiak ziren erretretak gogoan asmatu legegaiaren aztertzen. Ikusiz gobernuaren kontrakoek ahal bezenbat trabatzen zutela azterketa hori, gobernuburuak, presatua idurieta, erabaki du lege nagusiko 49-3 famatuaz baliatzea. Hola ez du deputatuen onespenaren beharrik! Legegaia onartua balitz bezala! Bainan auzia ez da halere hortan bururatua. Jo aitzina beraz bainan, nehork ez jakin bihar edo etzi zer gertatuko den....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016