Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Bernie Sanders hautagai izaiteko bidean

Ipar Amerikako Estatu Batuetan asegurantza pribatuak beharrezkoak dira osagarri fresak pagatzeko. Han ez da hemen ezagutzen dugun asegurantza sozialik eta Ameriketan jendakiak dituztenek ongi badakite asegurantza on baten ukaiteko aski sosik ez dutenek, nolako zailtasunak dituzten ongi artatuak izaiteko. Ameriketako osagarri sistema errotik aldatzea eta gutieneko geriza soziala denentzat proposatzen du Demokraten primarioetan aitzina ateratzeko xantzak dituen Bernie Sanders...

Kostaldean | 2020eko Martxoaren 04a

Ezpata-dantza, aurresku eta beste

Joseba Durañona donibandar euskaltzale kartsua pausatu zela 63 urtetan, zonbait lerro sartu gintuen joan den astean. Ehorzketa hunkigarriak ukan ditu herriko elizan, zernahi jende bildurik Mikel Epalza apezaren inguruan. Begiraleak elkartekoak erne eta suhar, bera luzaz heietarik izana-eta, anitz urtez diruzain eta bestalde Betikoak sailaren kudeatzaile. Han ziren ere Baionatik etorriak Hor-Konpon elkarteko adiskideak, beren gaiteroekin. Entzun dira esker onezko solasak,...

Euskal diaspora | 2020eko Otsailaren 27a

Winnemuccako euskal partaidetza herriko Humboldt Museoan islaturik

WINNEMUCCA, NEVADA. Euskal Erakusketa estreinatu du joan den ebiakoitzean bertako Humboldt Museoan, bere historian zehar euskal presentzia handikoa izan den herri nevadatar hunek. Ekitaldiak anitz jende bildu zuen eta, besteak beste, Mercedes Mendive akordeoi jotzaile elkotarra ere komitatu zuten, zuzeneko musika ezarri eta herriko Euskaldunak Danak Bat Euskal Etxeko Irrintzi Dancers dantza taldeko neska gazte talde batek dantza egin zezan. Museoko euskal zati iraunkor hau...

Inbido | 2020eko Otsailaren 27a

Zonbat herri Frantzia guzian? 34.968

Herriko bozak hor ditugu. Herriko kontseilua behar da denetan berritu. Eta hautetsiak izanen direnek beren artean hautatuko dute gero auzapeza. Hauteskunde horietan, jendearen parte hartzea ardura ona izaiten da. Hautagaiak izanki gure hurbileko jendeak, horrek berak egiten duke hori. Frantzia osoan badira jaz atera konduen arabera 34.968 herri, horietarik 129 itsas-haindian frantses ekarri eremuetan. Herriak muntatu zirelarik, Iraultza Handia izan zelarik beraz, berrogoi milaz...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Galdua iduri

Hendaiako hondartzan joan den goiz batez ikusi dute itsas-zakur bat (batzuk itsas-otso deitzen dituzte naski) laster desagertu dena. Bainan aratsaldean berriz ondo heietan zabilan, iduriz galdua bezala. Hortakoak direnek ereman dute Miarritzeko itsas-erakustegirat. Erran dute zerbait gisaz biziki ahuldua zela. Pixkortuko denean, berriz joanen da itsasorat....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Euskal Herriko mus txapelketa

2020ko Euskal Herriko mus txapelketa 2. fasean sartzen da, Euskal Herriko mus federazioak antolaturik. Aurten 2.300 bikote baino gehiagok parte hartu dute. Euskal Herri osotik etorri dira muslariak. Herrialdeetako finalak otsailaren 29an izanen dira. Lapurdiko finala ber egunean izanen da, Xaia ostatuan, eta hasiera goizeko 10:00etan izanen da. Bazkaria (13:00) eta gero (15:00), sailkatuko diren 12 bikoteekin segituko dute EHko mus txapelketa. Bukaeran jakinen da nor diren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016