Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Zaldibarko lur litatzearen ondorioak

Zaldibarko lur litatzearen ondotik, kezka nagusi da inguru haietan, eta politika mailako eztabaidarik ere ez da falta. Oroitaraz dezagun joan den otsailaren 6an mendi mazela batean eraikia zen hondakindegia lehertu zela, AP-8 autobidearen gainera lur eta hondakin meta handia isuriz. Gainera, bi langile hondakin toxiko artean desagertu ziren eta ez dituzte oraino aurkituak. Ezbeharraren ondotik, dioxina eta furano maila handiak aurkitu zituzten airean, eta ondorioz, Eusko...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Carlos Ghosn-ek Renault enpresa lan-auzitegian ezartzen

Renault-Nissan-Mitsubishi zuzendari ohiak 250.000€ko kalte-ordainak galdegiten ditu lan egin duen enpresari. Joan den ostiralean auzia iragan beharra zen eta apirilaren 17ra gibelatua izan da. Renault enpresak dio, Carlos Ghosn-ek ez duela kalte-ordain horren hunkitzeko eskubiderik, ez baita gehiago enpresako langile. Carlos Ghosn-ek dio erretretara joaiteko saria zor zaiola. Laetitia Ternisien, Ghosnen abokatuak auzia gibelatua izan dadin galdatu du, bere bezeroa atzerrian bizi...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Europa eta Vietnamen arteko akordioa egiteko ez denak ados

Berrikitan Estrasburgon deputatu gehiengo handi batek (401 boz alde, 192 kontra eta 40 abstentzio) bozkatu du bien artean merkataritza eta inbestizamendurako akordioa izan dadin. Bozka hau aitzin 70 mugimenduk galdegina zuten europar deputatuek akordio horren kontra bozka zezaten, horietan ezaguna den Stop TAFTA/CETA-k. Hauen erranetan irakurtzen ahal da: "2020an, herri batzuekin komertsio akordio batzuk berretsi ahal dira jendeen eskubideak errespetatzen ez dituztelarik?". Horrez...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Perpinyan Carles Puigdemont-en mitina onartua

Perpinyako prefeturak onartu du otsailaren 29an Katalandar independentistek antola dezaten beren mitina. Errana denez 100.000ko bat pertsona hurbilduko da. Herriko Etxea, suhiltzaile, prefeturako zerbitzuak, Errepublika Kontseiluko delegazioa eta Carles Pugdemont-en hurbilekoak biltzen dira elkarretaratze handi horren prestatzeko....

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Enpresak laguntzeak arazoak sortzen

Europar Batasunako Kontseiluaren presidente kargua txandaka egina da, urte hastapen huntan Kroaziak du lekua hartua. Presidengo kargu hori hartzen duenak, enpresa batzuri diru laguntzak ekartzen ahal ditu. Berrikitan emaitza horiek publikatuak izan dira eta arazoak sortu ditu, ihardukitzeak izan dira bereziki ONG elkarte batzuenganik. Kroaziak, INA petrolio konpainiarekin tratua egin du. Kroaziako eta Hungariako ezantza furnitzaile nagusia da. Europako Parlamentuak "Green...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

"Crypto AG" suitzar enpresak 120 herri barrandatu ditu

Otsailaren 11n jakin da "Crypto AG" suitzar enpresak, CIA eta Alemania- Mendebaldearentzat barrandan ari zela. Enpresa huni esker hamarnaka herriren gordezko mezuak deskodetu edo deszifratu ditu. Gertatzen dena da mundu guzietako agintariek konfiantza egin diotela, enpresa hunen ardura zen komunikazio sekretuak segurtatzea, beren espioi, soldadu eta diplomatentzat. 2018an saldua izan den enpresa hau CIAk infiltratua zuen, beti Alemania-Mendebaldeko partzuergoarekin. Horrela mezu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016