Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Laugarren zerrenda bat Donibanen

Donibane Lohizunen, duela zonbait aste solasa hedatu zen laugarren hautagai zerrenda bat agertuko zela herriko bozen karietarat. Intsumitu delakoena. Denen buru, xede hori ez dute gauzatu bainan joan den egunean laugarren zerrenda bat agertu da halere, arrunt ezkerburukoa, "Lutte Ouvrière" alderdiaren kondu, Jacqueline Uhart zerrendaburu. Nahi dituzte beren arrangura eta aldarrikapen bereziak entzunarazi, jende xehearen alde, ahal bezenbat boz bilduz hortarako....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Fermina Pery-Jauregui

Ziburun, joan den egunean pausatu da herriko emazte xaharrenetarik batto, Fermina Péry, sortzez Jauregui. 96 urte beteak zituen. Aitamak Hondarribiakoak zituen, duela ehun bat urte kokatuak Ziburuko komentu xaharraren alde hortan. Aita arrantzalea zuen eta bera ere arrantzale batekin esposatu zen, Paul Péry ziburutarrarekin. Lau haur ukan zituzten; bi seme eta bi alaba. Semetarik batto, Albert, Ziburuko auzapez egona hamabi urtez. Fermina biziki emazte baliosa izana, xuxena,...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Nafarroako erresuma gogoan

Ortzegun hau dugu, otsailak 27, hilabeteko azkena eta horra beraz Donibane Lohizunen herriko batzokiak muntatzen duen hitzaldia. Dukontenea biltokian iraganen da, arratseko 7etan. Hizlaria, Claude Belvèze historialari ezagutua. Gaia, Nafarroako erresuma nola sortu zen eta nola handitu....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Larunbatean, ihauteria Hendaian

Ez da lau urtetarik baizik gertatzen otsailak aurten bezala 29 egun ukaitea. Egun berezia izaiten da nahitez. Eta Hendaian egun hori dute hautatu ihauteriaren ospatzeko. Larunbatean beraz, besta goizeko 11etan hasiko da Sokoburuko merkatuan, Akelarre eta Mutxiko elkarteekin. Arratsaldean, gaitzeko ibilaldia hirian gaindi Gaztelu Zahar plazatik abiatuz. Karro apaindu eta beste, talde anitz mozorrotuak. Usaiak manatzen duen bezala Zanpantzar epaituko dute eta zigortuko....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Joseba Durañona

Donibane Lohizunen joan den ortzegunean pausatu da, 63 urtetan eta frango luzaz eri egonik, Joseba Durañona euskaltzale guziz kartsua, biziki ezagutua ofizioz bidaia zerbitzu baten buru izana, bestalde Begiraleak euskal elkartean lan eta lan arizana euskararen eta euskal kulturaren alde. Elkartearen diruzaingoa segurtatua zuen asko urtez eta Betikoak izeneko saila akulatzen zuen beti berdin suharki. Ehorzketak asteartean ziren, otsailak 25, heldu den astean aipatuko ditugu....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Zanpantzarrek bazituen zazpi buru!

Donibane Lohizunen, gaitza gertatu da ihaute-besten karietarat! Joan den larunbat arratsaldeko ibilaldi nagusian, Zanpantzar agertu denean, denak harritu dira eta ez guti! Behinere nehork etzuen holako Zanpantzarrik ikusia! Zanpantzarrek ba zazpi buru, kasik ezin sinetsia ere baita! Zazpi buru elgarri lotuak eta frango bitxiak! Nahi omen zuen oroitarazi jazko gertakari aipagarri bat, bainan ez haatik denen gustukoa, G7 delako biltzarra! Zazpi buruak izanki munduko...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016