Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Ostatuak ez diten zerra

Gauza berria dugu hauxe eta arras ustegabekoa! Gobernua ohartu da anitz herri ttipitan ez dela gehiago ostaturik! Hogoi urte barne zernahi ba zerratuak! Ondorioz badela halako eskas bat eta hori herritarren kaltetan. Ostatu bati esker jendeen arteko harreman frango errexten zela (eta dela) eta ostaturik ez izanez makur bat dela ez idurika. Hots, gobernuak sail berezi bat akulatu nahi du ostaturik ez hola eta hala zerratzeko, eta batere ez den tokian batto bederen idekitzeko. Mila...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskundeak

Aitzineko asteetan aipatu bezala, apirilaren 5ean eginen dira EAEko hauteskundeak. Jadanik errana dugu nor izanen diren EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdien hautagaiak. Joan den astean jakin da PP eta Ciudadanos alderdiak koalizioan aurkeztuko direla Legebiltzarreko bozetara. Bi alderdi hauen hautagaia Alfonso Alonso izanen da. Baina laster desadostasunak agertu dira bi alderdien artean, Ciudadanosen proposamenak ez baitira Euskadiko Alderdi Popularraren gustukoak izan. Proposamen...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Espetxeetako transferentzia

Gernikako Estatutua osoki betetzeko falta diren 32 transferentzia eskualdatzeko egutegia finkatu dute Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak eta Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak. Hitzartua izan denaren arabera, espetxeetako transferentzia urtea bukatu baino lehen geldituko da EAEren esku. Oraingo ustez, ekainean abiatuko dute prozesua eta abenduko alde bat burutua izan behar luke....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Iruña-Veleiako inskripzioen historia

2006an, Iruña-Veleiako aztarnategiko miaketen arduradunek III. mendeko pieza baliotsu batzuk aurkitu zituztela jakinarazi zuten. Zehazki, izan daitezkeen euskarazko inskripzio zaharrenak agertu zirelako berria zabaldu zuten. Baina zenbait denboraren buruan, aditu batzuk adierazi zuten pieza horietan ageri ziren idazkiak faltsuak zirela. Afera hori argitzeko xedea duen epaiketa azken aste hauetan iragan da Gasteizko Zigor arloko 1. Epaitegian. Bi akusatu dira: Eliseo Gil...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

David Pla libro utzia

Otsailaren 18an Frantziak David Pla ETAko preso ohia Espainiaren esku utzi zuen. Maria Tardon Auzitegi Nazionaleko epaileak, ordea, libro utzi du biharamunean berean. Haatik, fiskaltzak galdegin bezala, debekatua izanen du Espainiar Estatutik ateratzea, eta aste guziez epaitegira joan beharko du. David Pla ETAren Halboka bezala ezagutua den fronte juridikoari buruzko aferan auzipetua izan zen, baina fiskaltzak adierazi du beharbada auzi hori jadanik epaitua dela; alabaina,...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Nafarroako laborariak kexu

Iruñeako karrikak traktorez bete dituzte otsailaren 19an, Nafarroako laborari eta abeltzainek. UAGN laborantza sindikatuak eta UCAN Nafarroako nekazaritza eta elikagai kooperatibak antolatua zuten mobilizazioa, prezio duinak aldarrikatzeko. Bi zutabetan iragan da manifestaldia. Alde batetik, Iruñea hegoaldean, Sadar futbol zelaitik abiaturik, 200 bat traktorek Zaragoza etorbidea bete dute eta ibilgailuen joan-jinak trabatu. Hiriko erdigunean dagoen Espainiako Gobernuaren...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016