Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Lurrak nola balia?

Nun zer egiten ahal den herri batean, eta zer ez den egin behar, hots lurrak zertan baliatzen ahal diren, hortaz bada nun nahi ere buruhauste frango auzapez eta beste hautetsientzat. Hori da lur-antolaketa edo lur-moldaketaren sail berezia ahal bezen xuxen behar dena ereman. Denetan bezala, Donibane Lohizunen ere badira hortaz ikusmolde desberdinak. Joan den egunean, bozen aitzineko azken bilkuran, hautetsiek hori zuten preseski solasgai. Ikustea nolako neurriak behar diren...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Hiruburu, joaldun eta beste!

Donibane Lohizunen, xarmanki hasi dira ihaute-bestak, aroa zinez gisa hartakoa, iguzkia goizik desagertu bada ere. Biziki eguraldi goxoa, maiatzean bagine bezala kasik! Hartza han zen erran tenoreko etorria larunbat goizean. Begiraleak ere han, beren hiruburu famatuekin, dantzari horiek, beti berdin alegera, ihauteriaren seinale. Karrikaz karrika hartzak egin du zernahi itzuli bainan beti bezala frango luzaz egon da merkatugunean eta inguru hartan. Frango ausarta...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Hoinbeste?

Ingurumena gogoan, aipatua izan da ere itsas-bazterreko eskualde askotan duten arrangura pisua. Itsasoak goiti eginarekin -frangotan aipatua dugun gaia- anitz etxe ez direla begiratzen ahalko, itsas-hegitik sobera hurbil izanez. Joan den egunean plazaratua izan den txosten baten arabera, orotarat 50.000 etxe balitazke kasu hortan. Eta jadanik horra eztabaidak! Batzuri iduritzen kondu hori ez dela batere xuxena, aise gehiago ere beharko direla alde bat hustu...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Batasun-gose

Bilkura berean Macronek lausengatu ditu bere aldeko deputatuak eta deitu ditu elgarri biziki atxikiak egoiterat. Elgarri atxikiak eta Macroni ere ba bistan da! Batasun gose da gure gizona. Egia erran, azken hilabete horietan, deputatu zonbait hasiak ziren doi bat bederen kexatzen. Presidentak etzituela entzuten; etziotela ere biziki kasu egiten. Halako arrangura samin bat polliki hedatzen ari zena. Hainbestetaraino nun, ez idurika, hamalau deputatu baitira alderditik kanpo...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Libratu dute

Patrick Balkany eskuindar politikari ezagutua, luzaz Levallois- Perret hiriko auzapez egona, preso altxatua izan zen joan den irailean, lau urteren kartzela bildurik diru negozio nahasi batzuetan barne izana zela. Osagarriak ez laguntzen-eta ardietsi du libratua izaitea. Ikusi da beraz presondegitik ateratzen, mehatua eta hein bat nekez ibilki iduriz segurik. Bere abokatak azpimarratu du libratze hori arrunt legez-lege egina izan dela, ez dela nihundik ere auzapez ohiari egina...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Langabezia gibelerat ari

Azkenik agertu konduek salatzen dute langabezia ozka on batez ttipitu dela Frantzian azken hilabete horietan. Lanean artzeko adinean direnetan %8 eta erdi dira orai lanik gabe. %10a gainditua izanik duela bost urte. Gobernuak kukuruku eta kukuruku, hori dela hartu dituen neurri askoren fruitua. Parte hala ditake bainan ikusi behar da ere Europan gaindi giro hobea dela lanaren alorretan. Herrialde askotan, hala nola Alemanian eta Erresuma Batuan, langabezia Frantzian baino gehiago...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016