Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 20a

Ustegabeko berria

Hauxe da bazterrak sesitu dituen berri bat. Bereziki Parisen. Aspaldixkoan, macrontiar zerrenda baten hautagaiburu plantatua zen Benjamin Griveaux ministro ohia, haste-hastetik Macronen aldeko kartsuetan kartsuenetarik agertua. Bat-batean jakin da ez dela gehiago hautagai. Idazki batzutan eta bideo delako batean itsuski apaldua eta zikindua izanik -gezurrez zikindua berak dionaz- gibelerat egin du, bere familiaren gatik ere etzuela segitzen ahal. Gertakari bat zinez harrigarria!...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 20a

Denak berde!

Herriko bozen karietarat, ikusten da, aitzineko aldietan baino aise eta aise gehiago, hautagai gehienek nahi dutela "berde" agertu! Aspaldian "berde" direnek aitzina segitzea ildo beretik, ez da batere harrigarri bistan da! Bainan xuri eta gorri, edo kolore berezirik ez-eta, denak edo kasik denak "berdatzen" ari zaizkigu! Berek hala diote eta aski gora gainerat! Hoinbeste jendek ingurumenaz holako arrangura ukaitea, hauxe da gauza ederra! Hala behar litake segurik! Beroan bero...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Errioxan, haserreak eragin zigilu berria

Errioxako arnoak arrakasta zabala ardietsia du munduan zehar. Bainan ez dira mahastizain guziak ideia berekoak. Errakzio saminak piztu ditu Errioxako agintarien artean, ABRA Arabako Errioxako soto ttikien elkarteak bultzatu duen Arabako Mahastiak zigiluak. 110etik gora mahastizain daude ABRAn eta arnogileek behin eta berriz azaldu dute Errioxako jatorri izena gobernatzen duten upategi handien mende ez dutela gerorik, haien bideragarritasuna kalitatea baita, eta Errioxan...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Loraldia

Loraldia Festibalaren seigarren edizioak, euskal kulturako zenbait izen nagusi izanen ditu gogoan; hala nola Iparragirre, 200 urte beteko baitira aurten Urretxuko bardoa sortu zenetik, Joseba Sarrionandia, Agustin Xaho eta Fermin Muguruza. Baina nazioarteko hainbat pertsona eta beste begirada batez berrinterpretatuko ditu jaialdiak. Bob Dylan euskal unibertsora eramango dute eta Lisboako fadoak ere plaza izango du Fernando Pessoa omentzeko. Aurtengo edizioan, antzerkia,...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Nafarroako hamar ikasletik hiruk ikasiko dute euskarazko D ereduan

Euskarazko D ereduan ikasiko dute hamar haurretik hiruk; euskara irakasgai duen A ereduan hamar haurretik bik; erdara hutsezko ereduan hamar haurretik bostek. Beraz, Nafarroako ikasle berrien erdiek ez dute euskara ikasgai gisa ere izango. Nafarroako ikasleek joan den astean izan zuten aurrematrikulatzeko aukera, otsailaren 3tik 7ra. Orotara, hiru urteko 5.676 haur aurrematrikulatu dituzte, jaz baino berrehun haur gutiago. Hiru urteko haur horietatik %63k ikasiko dute ikastetxe...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Frantziako Poliziak David Pla atxilotu du, Espainiaratzeko

Frantziako poliziak arrastatu du David Pla, Hendaian, polizia etxera sinatzera joan denean. Hendaian bizi da Pla, familiarekin, eta espetxe zigorra osorik beteta jazko apirilean aske utzi zutenetik, astean bitan joan da polizia etxera sinatzera, euroagindu eskaera trenkatu arteko neurri administratibo batengatik. Frantziako Kasazio Auzitegiak jazko abenduaren 18an erabaki zuen David Pla euskal preso ohiaren kontrako euroagindu eskaera onartzea, eta Baionako espetxean sartu dute...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016