Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 27a

Etxebizitzen kooperatiba

Zurich-en egoitzen prezioa beti goratuz abian zela eta, sortu dute etxebizitzenkooperatibak. Kooperatibak proposatzen du egoitza merkeagoak bai eta ekologikoki behar diren neurrietan. "Kalkbreite" kooperatibaren adibidea emana da, 260 egoitza ditu, yoga egiteko gela bat, bio saltegia, zinegela, jatetxe, gela partekatua... bai eta haur ukaiteko etxe batekin. Aldiz, horrarat bizitzera heldu direnek behar dute neurri bat errespetatu, autorik ez ukaitea. 2014an, etxebizitzen prezio...

Euskal diaspora | 2020eko Otsailaren 20a

Jean Flesher, beti kurri euskalgintzan; Mixel Ducau eta Mattin Lerissa Kalifornian

UTAH-EZTERENZUBI. Estatu Batu Mendebalde osoan da ezagutua Jean Flesher. Txoko huntan ere aipatua dugu zenbaitetan, beti ari baita han-hemenka bateko eta besteko euskal ekimen eta ekintzetan. Musikaria da Jean, akordeoia jotzen du, eta Amerikanuak bandako buru fundatzailea da, hainbat euskal bestako musika animatzaile nonahi, Utah-tik Kaliforniaraino, Nevadatik Wyoming-eko puntara... Salt Lake Cityko Euskal Etxean, Monique emaztearekin eta Jean- Jules eta Dominika...

Inbido | 2020eko Otsailaren 20a

Aurten ez da neguko Olinpi-Jokorik

Kirol lehiaketa guzien artean Olinpi-Jokoek badute ikaragarriko fama! Aldi bat baino gehiago fama hori histu badute ere edo diru negozio oker batzuk edo berdin droga istorio nahasi batzuk! Dena den, gure artean jadanik anitz aipu dira 2024ko Olinpi Jokoak, gehienik Parisen eginen direnak. Frantzian izanen direlakotz dira preseski hoinbeste aipu. Eta gure eskualdean aipaldi anitz ukana denbora batez uste baitzuten hor gaindi surf lerra-kiroletako lehiaketak Miarritzen egiten ahalko...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Ziburun, sozialistak abertzaleekin

Denetan bezala, Kostalde guzian ere, hautagai zerrenda gehienak ja agertuak dira herriko bozeri buruz. Azken puntan, bat edo beste oraino nunbaitik jalgitzen ahal haatik. Deus arrarorik ez da aditu azken egun horietan. Ziburun bada haatik gauza bat azpimarragarri dena. Aldi huntan, eta hori gauza jakina ja bulta huntan, sozialistek ez dute zerrendarik agertzen. Zonbait ba sartuak abertzaleekin Ziburu Bizi zerrendan, hala nola Emilie Dutoya lurralde biltzarrean dena sozialisten...

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Izen berri batekin

Hendaian, biziki ezagutua da, eta preziatua, Nid Marin artategia. Denbora batez, Gurutze-Gorriaren esku izana, beste erakunde batek bere gain hartua duela hiru urte eta zuzendari berri bat kargutan jarria joan den udan. Ikerketa asko akulaturik erabaki dute obra askoren egitea, Etxearen izena ere kanbiatuz. Deituko da Haientzat, euskal izen bat beraz. Haientzat? Bainan norentzat? Arta beharretan direnentzat....

Kostaldean | 2020eko Otsailaren 20a

"Muga zabaldu" erakusketa

Erakusketa berezi bat ideki da Erlaitzbidearen bazterreko Asporots-Ttipi egoitzan. Itsas hegiaz arduratzen den elkartea sustatzaile eta antolatzaile. Gaia: mugak zer diren orokorki eta bereziki muga zer izan den eta zer den gaur egun Hendaiako xoko hortan. Giza eskubideak ere gogoan eta hor berean bada nun zer erran eta zer erakuts. Mugak ekartzen dituen errextasunak bai eta ere trabak. Ekitaldi berezi zonbait izanen dira, hala nola larunbatean, otsailak 22, ibilaldi bat muga hegi...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016