Gogoa hazi | 2020eko Otsailaren 27a

Ortzadar altxorra.

Aspaldiko garaietan euskaldun gehienak abeltzaintzatik bizi ziren. Euskarak berak errealitate horren aztarnak badauzka han eta hemen. Hala nola diruduna adierazten dugun aberatsa hitzaren bitartez: jatorriz aberatsak erran nahi du abere anitzen jabea. Galerna ondotan, noizbehinka agertzen diren zazpi koloreek abereen adarrekin konparatzen ditu euskarak; egia, maiz arkua ez dela osoa izaten, erdiko partea ez ongi markatua edo, bazter bakotxean adar baten forma...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Laborariekin

Laborantzaren erakusketa nagusia ideki da Parisen. Larunbatean, goizik han zuten Macron presidenta eta egun guzia han egon da. Jaz bezala bainan oren bat gutiago halere. Ez da behi deizten arizan bainan luzaz solastatu batzuekin eta besteekin. Hola hurbilagotik ikusi duzke zoin diren laborarien behar- ordu premiatsuenak. Badira ahoan bilorik gabe mintzatu zaizkionak. On ditake holakoek ere zer dioten entzun dezan....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Euskal presoak

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Garcia Castellon epaileak ezker abertzaleko 12 kide deklaratzera deitu ditu, ETAko presoei 2016 eta 2019 urteen artean egin zaizkien ongietorri ekitaldiengatik. Horietako lau joan den urtarrilean arrastatuak eta gero libro utziak izan ziren: Antton Lopez Ruiz, Haimar Altuna, Oihan San Vicente eta Oihana Garmendia, Sortuko kideak. Halaber, Juan Mari Olano, Julen Larrinaga, Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Jorge Olaiz, Irati...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 27a

Iparragirre, bihotzeko Jose Mari

Jose Mari Iparragirre 1820an sortu zen Urretxun. Bigarren mendeurrenaren karietara, omenaldia eginen diote bere sorterrian, martxoaren 10ean. Egun horretan, Iparragirreren obran eta bizitzan oinarritua den "Iparragirre. Bihotzeko Jose Mari" lana taularatuko dute. Biharamunean, aldiz, obra hau bera aurkeztua izanen da Bilboko Arriaga antzokian, Loraldia jaialdiaren barnean....

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Nola mintzo diren!

Harritu behar dea aditzen delarik jende frango nardatzen dituztela politikari askoren solas eta jestuek? Eta harritu behar gero anitzek ez baitituzte hain fidagarriak kausitzen hola jokatzen direnak? Noiz nahi entzuten dira gaitzeko ateraldiak eta berehala zure baitan egiten duzu badirela hor gaindi jendeaz airoski trufatzen direnak. Horra konparazione Agnès Buzyn ministro ohiaren kasu berezia. Joan den astean sail huntan ginion Parisen plantatua zela macrontiarren zerrendaburu....

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 27a

Michel Charasse

Aspaldian eri handi zen eta joan den ortziralean pausatu da, 78 urtetan, Michel Charasse ministro ohia. Korsikarra amaren aldetik, bera Auvergne eskualdean sortua À¢'€'" aita hangoa zuen À¢'€'" eta eskualde hortako hautetsietarik izana luzaz, dela kontseilu jeneralean, dela auzapez bezala. Errotik sozialista, alderdi hortarik baztertua izan bazen ere 2008an, eztabaida samur batzuen ondotik. Eskuinaldean ere beti atxikiz adiskide frango. Biziki ezagutua, ardura zigarro bat...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016