Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Carlos Iturgaiz PPko EAEko hauteskundeetarako hautagai

Hegoaldeko eszena politikotik desagertua zen Karlos Iturgaitz, abertzaletasunari aurre egiteko asmoarekin itzuli da politikara. PPko Hauteskunde Batzordeak Carlos Iturgaiz izendatu du lehendakari izateko hautagai gisa apirilaren 5eko hauteskundeetarako. Iturgaizen izendapena Pablo Casado popularren liderrak proposatu du eta Batzordeak bermatu du PPko egoitzan izan den bileran. Casadok Iturgaiz aukeratu du Alfonso Alonsok PPk eta Ciudadanos-ek adostutako koalizio...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Presoei ongi etorria egiteagatik auzipetuak

Auzitegi Nazionalean deklaratu dute sei lagunek. Terrorismoa goratzea eta biktimak beheratzea egozten dizkie. Denek erran dute solidarizatu direla presoen gaiarekin, preso ohiak eta ezker abertzaleko kideak diren heinean. Hortaz, noizbait, bozeramaileak izan dira ekitaldi puntual, prentsaurreko edo manifestazio batean; baina ezeztatu egin dute inork agindurik eman izana, edo atzean arduradunik egoitea....

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Koronabirusaren erasoa Euskal Herrian

Jada lau dira Euskal Herrian, lerro hauk idaztean, positibo eman duten koronabirus kasuak. Jadanik erran daiteke kopuru hori laster gainditua izanen dela. 39 urteko emazte bat da azken kutsatua eta larri dago Nafarroako Ospitaleko Zaintza Berezien Unitatean. Protokolo guziak ezarri zaizkiola zabaldu dute Gobernuko iturriek. Koronabirus gaitzaren lehen bi kasu atzeman eta biharamunean, hirugarrena baieztatu du Nekane Murga Osasun Sailburuak, hedabideen aurrean egin duen...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Herriko hauteskundeak: publizitate guttiago hiriko panoetan

Bizi, CADE eta Paysages de France elkarteek "Publizitateari EZ" taldea osatu dute hirietako publizitate guttiago eskatuz. Herriko hauteskundeen karietara, herritarrak, elkarteak eta kolektiboak deitzen dituzte hautagaieri presioa egiteko. Euskal Herrian eta Landesetan kokatua den kolektibo hunek dio: "Publizitatea espazio publikoan nunahi agertzen da: larrialdi klimatikoaren testuinguruan, ontasunen kontsumoa eragiten du orain murriztu behar delarik". Badu duela zenbait denbora...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Koronabirusaren beldur ikara

Covid-19 birusa laster hedatzen ari bada, lasterrago doa sortzen duen beldur ikara. Aski da ikustea zoin fite desagertu diren, botika guzietarik muturreko maskak. Jakinez maska horiek eri direneri eta eriekin kontaktuan daudenentzat direla beharrezkoak eta nork bere burua zaintzeko hobe dela eskuak erregularki garbitzea. Gainera, errexki hedatzen bada ere, ez du Koronabirus horrek hiltze arrisku biziki handia: orain arte birusa atzeman dutenetarik ehuneko 3 dira hortaratu mediku...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Krisi humanitario larria Sirian

Sirian, 2011n gerla hasi denetik, krisi humanitario larriena gertatzen ari da. Idlib eskualdeko herritarrek dute oraikoan gerlaren ondorio izigarria pairatzen: hilak ehunka kondatzen dira zibilen artean eta milioi bat jende bortxatua izan da etxetik ihes egiterat. Aterbe eta iheslekurik gabe, ateka gaxtoan dira Bachar al Assad Siriako presidentearen armadako indarren erasoaldia eta Errusiaren bonbardaketengatik bizi zuten infernutik eskapatu nahi ukan duten familia osak. Siriako...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016