Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 05a

Haize ikaragarria!

Berriz ere Frantziaren zati handi batek hartu du zafraldi bat gaitza, aroa arrunt txarturik, euri eta haize, lekuka elurra ere ba. Pariseko aldean, ikaragarriko haize basak ufatu du kalte frango eginez. Parisen berean gizon bat kolpez hil da, bere autoan bazoalarik, haizeak hautsi arbola bat autoaren gainerat tanpez erortzearekin. Haizea hain zen basa nun orenean 120 kilometrotarat heldu baita zonbait orenez segidan. Hamar urte, kasik egunez egun, etzutela Parisen holako haizerik...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Auzitegian

Gora-behera asko eta askoren ondotik, horra beraz François Fillon gobernuburu ohia, eta Pénélope bere andrea, Pariseko auzitegian, beren epaileen aitzinean. Gaitzeko diru-negozio nahasiak beren bizkarrean. Auziak iraun behar luke heldu den aste ondarra arte. Gauzak larri-larria ikusiz, hau da eztabaidabide larriena: alde batetik diote gobernuburu ohiak bere andrea ederki pagatu duela bere langile bezala, lanik etzuelarik batere egiten, edo biziki guti. Bestetik, hori ez dela...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 05a

Denak erne

Anartean, gobernuak ere hurbiletik segitzen ditu afera kezkagarri horren harat-hunatak. Macron presidenta ere gisa hortarat mintzatua da Pariseko ospitale handi batean izanik hango medikuekin behar zela mintzatu. Horiek hola, badira gauza asko ezin konprenituak. Konparazione, Agen aldeko neska gazte zonbait, berrikitan Italian izanak, bortxatuak izan dira etxerat jin direlarik, bi astez nehorat jalgi gabe egoiterat. Zer gerta ere, hala erran dute segurik. Denbora berean haatik,...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Beldur bat

Bazter guziak mintzo dira Xinan agertu gaitz ilun hortaz eta halako beldur pisu bat ari da hedatzen. Segur, errepikatzen daukute, eta biziki polliki, beldur hori ez dela nagusitzerat utzi behar, bainan iragan aste ondarrean bat-batean emendatu da halere, jakin delarik Pariseko alde hortan gaitz horrekin hil dela, zonbait egun barne, gizon bat etzena batere ibilia gaitz hori sartua den eskualdetan eta harremanik ez ukana omen eskualde horietan izan norbaitekin. Hori untsa...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

Zigorgabetasunarekin amaitzeko borondate politikoa eskatu du "Martxoak 3" elkarteak

"Gaizkile frankistak" epaitu ahal izateko borondate politikoa eskatu dio elkarteak "aurrerakoia dela dion gobernuari". Maria Servini epaile argentinarrari 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izan langile "sarraskiagatik " auzipetuta dagoen Rodolfo Martin Villa ministro ohiari Espainian deklarazioa hartzen utzi eta "zigorgabetasunarekin amaitzeko borondate politikoa" eskatu dio "Martxoak 3" elkarteak Espainiako Gobernuari. Duela 44 urte, Gasteizko San Frantzisko elizan, biltzarra...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 05a

EH Bilduren inguruan, "ezkerreko alternatiba bat" sortzera deitu dute

"Alternatiba izan eta lidergoa irabazteko apustu politikoa egiteko bokaziodun euskal ezkerra falta da". Hori uste dute ibilbide politiko diferenteak egin dituzten lau pertsonak. Gemma Zabaleta (sailburua Patxi Lopezen gobernuan), Javier Madrazo (Ezker Batua-Berdeetako sailburua Juan Jose Ibarretxeren bigarren gobernuan), Manuel Diaz de Rabago (EAEko Auzitegi Nagusiko gizarte aretoko presidente ohia) eta Daniel Arranz (Bizkaiko gobernadore zibila izana 1994an, Felipe Gonzalez...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016