Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Zaldibarko lur litatzea

Badu orain hilabetea baino gehiago Bizkaiko Zaldibar herrian lur litatze handia izan zela, herri horretan kokatua zen hondakindegia lehertu ondoan. Geroztik desagertuak dauden bi langileak ez dituzte oraino aurkitu. Martxoaren 12 honetarako protesta ekitaldia antolatu du Zaldibar Argitu! plataforma herrikoiak. ELA, LAB, ESK,Steilas, HIRU eta Etxalde sindikatuek mobilizazio horri beren sustengua agertu diote. Sindikatuek azpimarratu dute arduradunek ezbeharra deiturik ere, Verter...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Euskara

Soziolinguistikari buruzko master bat plantan emanen du Euskal Herriko Unibertsitateak heldu den irailean, izenburu hau izanen duena: Euskararen jabekuntza, kudeaketa eta hizkuntza- praktikak XXI. mendean. EHUko Euskara Institutuaren ardurapean sortu dute Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak sustaturik. Euskalgintzan aritzeko langileak prestatzea dute xede, profesionalak eskas direla uste baitute. Bi urte beharko dira master hau prestatzeko. Martxan...

Hegoaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Apirilaren 5eko hauteskundeetan lehiatuko diren alderdien izenak Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean agertu berri dira. Orotara hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira. Hona zein diren herrialde bakoitzeko talde hautagaiak: Araban: EAJ, PSE-EE, PACMA, Ongi Etorri, EH Bildu, Aulki Zuriak, Equo-Berdeak, Vox, Foruzaleak, Libres Por Euskadi, Bidezko Mundurantz, PP+Ciudadanos, Elkarrekin Podemos, Recortes Cero-Solidaria- Berdeak. Bizkaian: EAJ, PSE-EE, Libres Por...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Munduko hondartzen erdia desagertzekotan

Martxoaren 2an agertu txosten batean irakurtzen ahal da 2100. urtean, hots hemendik 80 urteren buruan, munduko hondartzen erdiak itsasoak hartuak izanen dituela. Klima aldaketaren ondorio zuzena da, aipatua da Australia dela gehienik hunkia izanen, 15.000 kilometroko plaia desagertuko baita. Humanitateak berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten baldin baditu ere hondartzen herena desagertuko da. Agertzen da gehienetan itsas bazterrek populazio handia dutela eta eraikin anitz...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Espainiak emazteen bortxaketeri buruz legea zorrozten

Joan den asteartean espainol gobernamenduak lege proiektu bat presentatu du bortxaketeri buruz. Lege hori bereziki oinarritua da, emazte baten baimenak garrantzia duela gizon baten jestuen aitzinean. Funtsean Irene Montero ministroak adierazi du "Bakarrik bai bat, bai da", frogatzeko nundik abiatzen den lege berri horren sentsua. Orain arteko legearekin bortxaketa bat izaiteko frogatu behar zen emazte batek bortizkeria edo larderia jasan zuela. Lege berriak onespena duela kondutan...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Nikaraguan Ernesto Cardenal apeza, olerkaria eta iraultzalariaren hiltzea

Sandinisten iraultzako pertsona ezaguna zen, joan den martxoaren 1ean hil da 95 urtetan, bihotzeko batek eramanik. Daniel Ortega Nikaraguako presidenteak, 3 eguneko dolu nazionala erabaki du. Ernesto Cardenal, 1965ean apeztu zen eta 1979an parte hartu zuen sandinisten iraultzan, nun Anastasio Somoza diktadorearen erregimena aurtikia izan zen. FSLNeko lehen gobernamendua osatu zelarik, kultur ministro kargua hartu zuen, publikoki Jean Paul II Aita Sainduarenganik larderiatua izan zen....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016