Kostaldean | 2020eko Martxoaren 12a

Hendaian, gero eta gehiago euskaraz!

Hendaian, aurten ere, hamekagarren urtea segidan, euskararen hilabetea da martxoan. Egitarau aberats batekin, hitzordu asko eta asko. Aste huntan berean konparazione, ortzegun huntan, martxoak 12, kantaldi arraro bat Variétés gelan, omenduz Iparragirre bertsulari zena, Inbido sailean bestalde aipatzen dugun bezala. Sail guziaren estreinaldia Herriko Etxean iragan da kartsuki, Kotte Ecenarro auzapezaren inguruan bildurik hautetsi eta kargudun andana bat. Azpimarratua izan da...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Kexu!

Igandean, emazteen eskubideak gogoan, zernahi manifestaldi izan da eskuin eta ezker. Parisen, 60.000 lagun ibili dira karrikaz-karrika beren aldarrikapenak oroitaraziz. Emazteek anitz berexkuntza jasaiten dutela oraino ere. Lekuka bazterrak bezperatik hasiak ziren kexatzen. Kaxketadunak ere zainen gainean dudarik gabe, zalaparta eta tirabirak ere izan dira, untsa gogoetagarri baita....

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Menstu girea?

Ez da besterik aipu, goizetik arrats berri sail guziak hasten dira Txinako sukarrarekin. Bai, Baionan ere norbait bada ospitalean. Uf! Ez gira besteak ez bezalakoak! Bainan, nunbaiteko nahigabea! Etxen sartu da! Zer domaia! Beharrik, 3 hil ere baditugu. Hegoaldean egia erran, bainan abertzaleak urrunerat ikus ez ditzaketentzat ere, Hegoaldea Euskal Herrian sartzen da oraikoan. Eri bat, 89 urtetan hiltzea, zer uste duzue dela? Baionako farmazia bihi batetan ez da gehiago...

Mundu zabalean | 2020eko Martxoaren 12a

Bigarren auzia

Patrick Balkany eskuindar politikaria eta bere andrea epaituak izan dira Pariseko dei-auzitegian; diru negozio nahasi batzuengatik. Ez dira lehen auzian baino hobeki heldu. Bakoitxarentzat hiru urteren presondegia eta hamar urtez ez nihun hautetsia izaiten ahal. Patrick Balkany ez da berriz preso joanen, osagarri eskasez. Baditake andrea ere ez duten preso ezarriko....

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

Arrangura handiak

Eta arrangura handiak beti hor, eta frango luzaz hor izanen ere hain segur, koronabirus gaitzarekin. Gaitz horrek joak badira orain mila baino gehiago eta joan den igandekotzat baziren hemeretzi hil, gehienak egia erran jadanik eri zirenak bestalde. Oise eta Haut- Rhin bi departamenduetan, gaitza gehiago sartua izanki-eta, neurri berezi zonbait hartuak dituzte, hala nola bi astez eskola eta haurtzaindegiak zerratuak dauden. Gobernua erne dabila, hala iduri du segurik, joan den...

Egun eta bihar | 2020eko Martxoaren 12a

88 aldiz!

Nahitez, legebiltzarrean izan diren eztabaida horiekin, anitz aipaldi badu 49-3 delako horrek. Badu urteak eta urteak anitzek gaitzesten dutela, demokraziaren kontrako joko txar bat dela! Beste frango alde, kasu berezi batzutan gobernuaren lana errexten duela. Gobernuak berak azpimarratzen du legezkoa dela. Eta bai, legezkoa da, hain da legezkoa nun bere izena bera lege-nagusitik baitauka. Dugun lege-nagusia bozkatua izan zen 1958an. Geroztik, gobernu gehienek baliatu dute 49-3...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016