Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

35.000 ikasle Erkidegoko 103 euskaltegietara

Zabalik da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako euskaltegietan 2019-2020 ikasturtean izena emateko epea, "Euskararekin gehiago ahalko duzu" lelopean, Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Donostiako Urrats euskaltegian erran duenez. Aitzineko urteetako matrikulazio datuak berriro lortuz gero, 35.000 bat ikaslek, euskara ikasteko edo bere gaitasuna hobetzeko ikasketa abiatuko dute Euskal Autonomia Erkidegoan. Ikasturte honetan, gainera, inoiz baino diru...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Apirilak 5eko hauteskundeak: EAJ garaile?

Inkestaren arabera, Eusko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke apirilaren 5eko hauteskundeak eta EH Bildu eta PSE-EE bigarren eta hirugarren indarrak izan lirateke. Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskundeak deitu ondoan, boto-asmoaren gaineko informazioa argitaratzen duen lehen inkesta da. Inkestak emandako datuen arabera, EAJk berriro irabaziko lituzke EAEko hauteskundeak, 31-32 aulki lortuta. Lau ordezkari gehiago lortuko lituzke, beraz EAJk eta PSE-EEk osatutako koalizioak...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Aita Mari itsasontzi humanitarioak 158 migratzaile lagundu ditu

Aita Mari ontzi humanitarioa Italiako Sizilian, Messinako portura heldu da. Azken egunotan, 158 migratzaile salbatu ditu Mediterraneoko uretan. Denak osasun egoera onean direla diote. Italiako agintariek eman zioten itsas porturatzeko baimena. Astelehen arratsaldean 60 pertsona erreskatatu zituen ontziak, eta igandean beste 93: 40 gizon, 16 emazte -tartean 3 haurdun-, 12 urtetik beherako 13 ume eta 18 urtetik beherako 24 nerabe daude gobernuz kanpoko erakundearen ontziak...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Zabortegiko zuzendaritzaren kontrako neurriak

Verter Recycling 2002 enpresak du zabortegiaren kudeantza: Jaurlaritzak auzitara deitu du enpresa, eginak izan diren arau hausteak aztertzeko. Jaurlaritzak aste beteko epea eman dio enpresari egoerari aterabidea aurkitzeko....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Ezbeharrak eragin erreakzioak

Ezbeharrak erreakzio soka luzea eragin du. Jaurlaritzaren kontrako kritikak entzun dira, gobernuaren utzikeria salatuz, eta bere ardura ez duela behar bezala bete. Lehendakariaren jarrera ere salatua izan da, biktimen familiei erakutsi enpatia eskasagatik. EH Bilduk galdatu dio lehendakariari legebiltzarrean agerraldia egin dezan ezbeharraren berri emaiteko. Bizkaiko hainbat batzokiren atarian zaborrak ezarriak izan dira salaketa paperekin. EAJ-k gogor kritikatu ditu horrelako...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 20a

Zaldibar: zabortegiko lita

Joan den astean aipatu genizuen hemendik Zaldibar Bizkaiko herriko zabortegian gertatu lur lita. Lurraz gain, zaborrak ere litatu dira ondorio kaltegarriekin. Larriena da, bi langile 500 tona lita azpian harrapatuak izan direla eta bi gorputzen bilatzeko lanek dirautela. Lanak ez dira errexak, zeren zabortegia sutan baita eta egongortasunik gabe eta suarekin lanik ezin egin. Lan horiek egitean, agertu da zabortegian dioxina eta furanoa bazela zaborretan. Gobernuak bi neurrigailu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016