Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 13a

Bi gaitz berri

Duela bospasei urte gaitz bat agertu zen Ekialde-Hurbileko baratze frangotan, makur frango eginez bereziki tomate landareetan. Geroztik hedatua da Europan gaindi. Berrikitan arte ezagutua etzen birus batek ditu bazterrak kotsatzen. Gaitza Italiarat sartua izanik, Espainian ere izanki naski zonbait kasu, laborantza-ministroak neurri bereziak baditu hartuak baratzezaingoari azkarki emanak direnek biziki kasu egin dezaten gaitza sartzen bada ere Frantziarat ez dadien bederen biziki...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Lur litatze handia Zaldibarren

Lur litatze handia gertatu da otsailaren 6an Bizkaiko Zaldibar herrian, A-8 autobidearen parean. Ondorioz, autobidea hetsirik egon da biharamun goiza arte, bi norabideetan. Erori den mendi mazelan, hondakindegi bat zegoen, eta beraz lurrarekin batean hondakin kopuru handia ere erori da. Lehen kalkuluen arabera, 500 000 metro kubo lur eta zaborrek estali dute errepidea. Sokorri taldeen ustez, bi lagun desagertu dira ezbehar horretan. Baina bilaketa lanak laster gelditu behar izan...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Elkarbizitza helburu

Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean, indarkeriaren lau biktima elkartu ziren joan den ostegunean, Martin Ugalde Foroak Foro Sozial Iraunkorrarekin elkarlanean antolatu mahai-inguru batean. Jatorri anitzeko biolentzien biktimak izenburuko ekimenean bildu ziren Naiara Zamarreño eta Maria Jauregi, ETAk hil zituen Manuel Zamarreño PPko zinegotziaren eta Juan Mari Jauregi Espainiako gobernadore zibil ohiaren alabak, Eneko Etxeberria, Batallon Vasco Españolek desagerrarazi zuen...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Nafarroako aurrekontuak

2020ko aurrekontuak eztabaidatzen ari dira Nafarroako Gobernua osatzen duten alderdiak, otsailaren 27an bozketara pasa aitzin. Navarra Suma eskuineko koalizioak osoko zuzenketa aurkeztu du baina bertze alderdiek baztertu dute zuzenketa hori. Gobernuak eta EH Bilduk akordioa hitzartu ondoan, berriz ere bakarrik gelditu da Navarra Suma. Osoko zuzenketa baztertu duten alderdiak hauek dira: PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerra....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria

Denis Itxaso Gonzalez Gipuzkoako Aldundiko bigarren diputatu nagusi orde eta Kultura diputatua izanen da Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, Jesus Lozaren partez. Izendapen ekitaldi ofiziala otsailaren 11n egin da Espainiako Ministro Kontseiluan. Egun horretan berean izendatu dituzte ere bertze erkidegoetako ordezkariak. Denis Itxasok Gipuzkoako Aldundia utzi beharko du kargu berria hartzeko....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Donostiako Orfeoia

Donostiako Orfeoiak anitz kontzertu emanen ditu nazioartean 2020an. Otsailean eta martxoan, bi aldiz agertuko da Okzitaniako Tolosan eta Parisko Phillarmonian ere kantatuko du. Gainera, Europako bertze herrialde batzutan barna ere ibiliko da, hala nola Austrian, Txekiar Errepublikan, Herbehereetan, Alemanian eta Luxenburgon. Halaber, irailean Donostiako abesbatza ezaguna Montecarlon eta Aix-en Provencen izanen da, eta abenduan Rotterdamen eta Eidhovenen. Bestalde, orfeoia...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016