Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

CAFen kontratuak

Beasaingo CAF enpresak 100 milioi euroren kontratuak erdietsi ditu Eskandinavian. 2019an Euromaint konpainia erosi zuen eta honi esker lortu du Oslo- Bergen trenen mantentze lanak egin ahal izatea bederatzi urtez, VY konpainiarentzat. Halaber, bertze bortz metro unitate eginen ditu Helsinkirako....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Berdinna Saria

Nafarroako Foru Exekutiboak 2018an sortu zuen Berdinna Saria, gizon eta emazteen arteko zinezko berdintasuna erdiestea xede duten ekintzak eta proiektuak saritzeagatik. 2020ko edizioaren karietara, Astelehen Lilak elkarte feministari emanen dio saria, indarkeria matxistaren kontrako borrokan, berdintasunaren eta emaztearen ahalduntzearen alde egin duen lanarengatik. Saria 3 000 eurokoa da eta Maria Chivite presidenteak emanen dio martxoaren 4an, Emakumearen Nazioarteko Eguna...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Langabezia

Hego Euskal Herrian lanik gabe daudenen kopurua emendatu da urtarrilean, aitzineko hilabetearekin alderatuz. Orotara, 151 521 langabe daude, abenduan baino 4 161 gehiago. Herrialdeka begiratuz, honelakoak dira langabeziaren emendatze datuak: Araban: +%3,85; Bizkaian: +%3,07; Gipuzkoan: +%2,52 eta Nafarroan: +%2,03. Ohargarri da EAEko langabe berrien %90,2 emazteak direla....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Errefuxiatuak

Hego Euskal Herrira geriza bila heldu direnen kopurua hirukoiztu da urte bat barne. 2018an, 1.919 asilo eskaera egin ziren eta 2019an, berriz, 5.535. Aterpea galdegin dutenen nazionalitateari dagokionez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Venezuelakoak, Nikaraguakoak, Kolonbiakoak, Honduraskoak eta Georgiakoak dira gehienak. Errefuxiatu horien artatzeaz arduratzen den CEAR-Euskadi erakundeak erran du errezibitzen dituen gehienak 18 eta 35 urte artekoak direla, gizon bezainbat...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 13a

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak

Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak izanen dira 2020an. Eguna ez da oraino finkatua baina apirilaren 5ean egiteko posibilitatea aztertzen ari da Iñigo Urkullu lehendakaria. EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte Parlamentuko bere bozeramailea izendatu du hautagai izateko. Urtarrilaren 27an egin zuen proposamena koalizio subiranistak. Otsailaren 2a finkatua zen azken epe gisa hautagaitzak aurkezteko, baina nola ez duen bertze nehork bere burua proposatu hautagai...

Mundu zabalean | 2020eko Otsailaren 13a

Coronavirus birusaren ondorio ekonomikoak

Birus horrek Txinako populazioan ondorio latzak eragiten baditu, ehunka hil eta milaka pertsona hunkiak direla, ekonomia arloan ere eragina badu. Wuhan gehienik hunkia den eskualdea Txinako industrial gune handienetarik bat da, errana denez aktibitatea arrunt gelditua da, enpresa batzuk faillitan izaiten ahal direla irakurtzen da. Munduko beste herri anitz Txinak ekoizten dituen produktuen peko dira, izan jauntziak, etxetresnak, ordenagailu... hots nork ez du bere etxen Txinan ekoiztu...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016