Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Brexit: Bilboko portua

Espainiar estatu osoan, Erresuma Batuarekin merkantzia trafiko gehiena duena, Bilboko portua da. Datorren urteko urtarrilean, ontziz datozenek aduanatik beharko dute pasatu. Sartze eta ateratzeak errezteko eta zerbitzu arinagoak emaiteko zortzi linea berri prestatuko dituzte. Bilboko Portuak Erresuma Batuarekin duen trafikoa 3,6 milioi tonakoa, mantentzea edo handitzea espero dute. Gaur egun, 10 itsasontzik lotzen dituzte Erresuma Batua eta Bilboko Portua, bost ferry eta bost...

Egun eta bihar | 2020eko Otsailaren 06a

Ustegabekoa

Bulta huntan, gai nagusietan ditugu erretretak eta herriko bozak. Ondoko egunetan ere hala izanen dira. Beste bat artean sartu da haatik, hau ustegabekoa, Xinan agertu den gaitz hori. Birus berri batek hedatzen duena. Xinan berean, bada jadanik eri anitz, hamar milaz goiti gutienez, hil andana bat ere ba, berrehunez goiti. Frantzian, joan den astekotzat baziren sei lagun gaitz horrek joak, bost Xinan berrikitan izan jendetarik, seigarrena mediku bat Xinatik gibelerat etorri...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Iruñeak ETAren biktimak omenduko ditu plakak jarriz hil zituzten tokietan

Iruñeako Udalak hiriko ETAren biktimak omenduko ditu, plakak ezarriz, talde terroristak 27 pertsona hil zituen tokietan. Horietan biktimen izena eta erasoa gertatu zen data agertu beharko lirateke. Nafarroako lau herrik jarri dituzte plakak dagoeneko....

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Albert Fert ikertzaileak Fisikako Nobel saria (EHU) Euskal Unibersitatean

Albert Fert frantziar ikertzaileak Fisikako Nobel saria irabazi zuen 2007an, eta orain Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikertzaile eta irakasle lanetan hasi berri da, EHUk ohar batean jakitera eman duenez. Orain arte, Université Paris-Sud unibertsitateko (Orsay) irakasle emeritua eta CNRSren (Centre National de la Recherche Scientifique) eta Thales Group-en arteko baterako laborategi bateko (unité mixte de recherche) zuzendari zientifikoa zen. "Etorkizun handiko proiektuak...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Veleia: Argituk idazkerak egiazkoak direla mantendu du

Araban kokatu Iruña-Veleia aztarnategian aurkitu idazkeren auzian, hiru lagun epaituko dituzte otsailaren 3tik aurrera, ondarearen aurkako kalteak eta iruzur delituak egotzita. Iruña-Veleia Argitu plataformak defendatu egin du akusatuak errugabeak direla eta idazkerak "benetakoak" direla. Iruña-Veleiako aztarnategian aurkitutako idazkerak historikotzat jo zituzten, euskararen jaiotza hainbat mende aurreratzen zuelako. Ohar batean, plataformak argi utzi du epaiketa ez zela...

Hegoaldean | 2020eko Otsailaren 06a

Gregorio Ordoñez omendua

Gregorio Ordoñez politikariari omenaldia egin diote Donostian. Ehunka pertsonak parte hartu dute ekitaldian, Agorrilak 31 kalean. Hiriko alkateordea eta Gipuzkoako PPren presidentea, duela 25 urte hil zuen ETAk. Bertan hil zuten La Cepa tabernaren atean plaka bat jarri dute....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016