Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Arrangura zonbait

Hendaian, gaitzeko toki asurtian, hiribarne bihotzean, joan den ekainean estreinatu zen Hegoaldea egoitza. Udan berean agertu ziren zonbait arrangura eta geroztik oraino gehiago. Zer gertatzen da? Noiz nahi badira nehorat biltzerik ez duten horietarik hor plantatzen direnak, sartzeko gelan edo beste xoko batzutan, hala nola lurpeko aparkalekuan, edozoin tenorez gaitzeko arrabotsa eginez berdin. Arrangurak ba ere badirelakotz muntadura asko gutien ustean fundituak, ohointzak ere ba...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Izokinak nola dabiltzan

Donibane Lohizunen, ortzegun huntan, urtarrilak 30, arratseko 7etan, Dukontenea gelan, herriko batzokiak muntatzen du hitzaldi bat, nola hilabeteko azken ortzeguna den-eta. Gaia, izokinak noiz nola dabiltzan gure eskualdean. Hizlaria, Jacques Louvigné, dena hortakoa den ikerlea....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 30a

Joan da

Jérôme Peyrat frango ezagutua da politikaren mundu hortan. UMP eskuindar alderdiaren buruzagietarik izana eta Chirac presidente zenaren laguntzaile kartsua. Joan den maiatzean, Emmanuel Macron lehendakariak bereganat bildua, bere hurbileko aholkularien arterat. Joan den astean jakin da kargu hiru utzi duela bere nahiratat. Politikarekin deus ikustekorik ez duen arrazoin batengatik. Bere emaztearekin azkarki hizkaturik, gizona arrunt asaldatu. Emaztea bisaiaren betean...

Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 30a

BELOKEKO IZARRA

Berria etorri zaiku: Belokeko fraileak Belokeko gainean egonen dira, Belokeko mendixkaren kaxkoan! OUF! Eskerrak Jainkoari eta eskerrak fraile eta seroreri. Bada zenbait urte ari direla gogoetak egiten. Hor diren fraileak xahartzen ari dira, ez da gazterik sartzen, eta beren zuzendaria Erromarat joanez geroztik, Tournayeko zuzendaria etortzen da hilabetero komunitatea kudeatzeko. Urte horiek baliatu dituzte pentsaketak partekatzeko, proiektuak aitzinarazteko, beren geroa...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Gloria!

Zazi zu nork eman dion izen hori! Dena den, Gloria galerna ere jin zauku, Espainian barna kalte handiak eginik (hameka lagunek bizia galtzeraino). Jin zauku beraz ikaragarriko euritearekin eta gaitzeko haize basa! Perpignan aldean izan da makur frango! Bi mila jende bortxatuak beren etxetarik beste norapait joaiterat! Elektrikarik ez, edateko urik ere ez, bide frango zerratuak, ikaragarriko eremuak urek hartuak! Bi egun barne ukan dute usaian hiru hilabetez egiten duen...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Ur-onetan

Kanbon berean bainan ere Biarnoan, Landesetan eta Frantziako beste eskualde frangotan ere badira ur-onak deitzen direnak, osagarriarentzat onak direlakotz, eta badira gisa hartako artategiak, ur horietan mainatzeko. Ardurenean hiru asteko egonaldiak eginez. Jaz, zerbait gisaz, artategi horien arrakasta doi bat ttipitu da, aitzineko urtean gauza bera gertatua zen funtsean. Jaz beraz, 579.000 gizon eta emazte egonak dira artategi horietan, mediku baten babespean eta erien...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016