Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Parke eoliko berri bati buruz

Eusko Jaurlaritzak energia eolikoa sustatu nahi luke heldu diren urteetan. Horretarako, parke eoliko bat ezarri nahi du aurten berean. Lekua ez da oraino arras zehaztua, baina hain segur Arabako lurretan dagoen Iturrietako mendian kokatuko dute. Proiektuaren sustatzailea Aixeindar enpresa da, Jaurlaritzaren menpeko EEE Energiaren Euskal Erakundeak Iberdrolarekin batean sortu duen sozietatea. Oraingo ustez, 500 milioi euroko gastua egin beharko da obra hori plantan emateko, eta...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Nafarroako aurrekontuak

Nafarroako Gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuei buruzko akordioa sinatu dute. Elma Saiz Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren arabera, hitzarmena "pauso irmoa" da "aurrekontu sozial" batzuk onartzeko bidean. Halaber, berdintasun eta trantsizio energetikorako legeetan eta lan eta pentsio politiketan eragina izanen du....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 30a

Saltsa ederra!

Erretreta istorio nahasi horiekin, nun gabiltza bestenaz eta noiz arte iraun behar du saltsa mintu horrek? Aspaldian hor dugu arrangura bera. Joan den ortziralean, gobernuak onartu du, bere gustuko segurik untsa orraztaturik, deputatueri helaraztekoa dioten proiektua. Azter dezaten funtsez eta xeheki otsailaren 17tik aitzina. Gauzak garbiago direa orai? Hala behar litazke untsalaz bainan ez du batere iduri hala diren. Pundu asko ez dira batere argi. Egun berean, urtarrilaren 24an...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

EOS Parisen eta Istanbulen

EOS, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak oraino bisitatu ez zituen bi hiritan aurkeztuko ditu kontzertuak aurten. Joan den larunbatean Pariseko Champs Elysées antzokian eskaini du emanaldia eta martxoaren 9an, berriz, Istanbulen ariko da, Cemal Resit aretoan. Parisen Gustav Mahler musikagilearen Lurraren Kanta obra emanen du Robert Treviñoren zuzendaritzapean. Honez gain, Maurice Ravel konpositorearen Espainiar rapsodia eta Balsa interpretatuko ditu. Istanbulen aldiz, Anton...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Bilbao 2020 Eurocopa

Heldu den ekainean iragan beharra da Bilbao 2020 Eurocopa deitu futbol txapelketa. Hori ez da, ordea, denen gustukoa. Eurokopa gaitzesteko xedez sortua da "Bilbao 2020 Eurocopa Honi Ez!" plataforma. Honek manifestaldia deitu du martxoaren 28rako, kirol-ekitaldi erraldoi hori Bizkaiko hiriburuan egitea arbuiatzen duela argi uzteko. Protesta ekitaldi horren bidez, halaber, plataformak nahi luke Bizkaiko hiriburua "zale faxistez eta armatutako indar polizialez" betetzea...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 30a

Gregorio Ordoñez omendua

Urtarrilaren 23an bete dira 25 urte ETA erakundeak Gregorio Ordoñez PPko Gipuzkoako presidentea tiroz hil zuela. Donostiako zinegotzi ere zen, eta ondoko hauteskundeetarako alkategai. 36 urte zituen eta hamalau hilabeteko semearen aita zen. Ordoñezen kontrako atentatua bihurgune bat izan zen ETAren ibilbidean. Alde batetik, ordezkari politikoak jomugan ezarri zituen etapa baten hastapena izan zen, eta bestetik, erantzun sozial handia sortu zuen gertakari hark. Ezker abertzalean...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016