Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Gastu handiak

Hori beraz alde batetik. Bainan bestalde ere aipaldi frango badu enbaxadore gisa emana izan zion karguaren gatik. Duela bi urte alabainan Macron presidentak izendatu zuen enbaxadore Hego-Buru eta Ipar-Buruko arazo berezietaz arduratzeko. Ordu arte holako kargurik nehork ez ukana! Asko harritu ziren, hori jukutria bat bezala zitakeela ministro ohiaren lausenguka biltzeko, isilik egon zadien bere burua bestalde agertu gabe. Edo biziki guti agertuz. Baziren ere etzirenak hanbat...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Erkidegoan 2019ko urrira arte grebagatik galdutako lanaldiak laukoiztu dira

Bizkaiko metalgintzako grebak, eta neurri apalagoan, Euskadiko gizarte-ekimeneko itunpeko zentroetako lanuzteek bereziki eragin dute 2019ko lehen hamar hilabeteetan Euskadin lan egin gabeko 369.469 lanaldi metatzea. 2018ko urtarriletik urrira arteko datuekin alderatuta, grebagatik galdutako lanaldiak laukoiztu egin dira EAEn....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Ségolène

Ségolène Royal ministro ohiak zernahi aipaldi badu azken egun hauetan. Alde batetik, bilkura batean, frango garbiki erakusterat emana du berriz nahi duela aise gehiago sartu politikaren mundu hortan. Egia erran ez da behinere biziki urrundua mundu hortarik bainan solas batzutarik iduri du berriz hautagai izaiten ahal litakeela hemendik bi urteren buruan izanen diren president-bozetan. Segur ez gira oraino hortan bainan badira gisa hortako zurrumurruak. Xede horren gauzatzeko...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

11.000 bizkaitarrek baino gehiagok 1.500 milioi euro dituzte atzerrian

11.000 zergadunek baino gehiagok atzerrian dituzte finantzakontuak, eta 1.500 milioi euroko dirutza dute guzira, Bizkaiko zerga arduradunek jakitera eman dutenez. Informazioa 50 herrialdetatik datorren arren, Suitzan bakarrik, zergadun bizkaitarrek 600 milioi euro dituzte....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

ETAko presoen hurbiltzea

ETAko 210 presoen Euskal Herrirat hurbiltzearen galdera egin dio Jaurlaritzak Madrilgo gobernuari. Jonan Fernandez giza eskubide idazkariak, Espainiako gobernu berriari proposatu du zazpi presondegietarat hurbiltzea: Zaballa; Basauri; Martutene; Iruñea; Dueso; Logroño eta Burgos....

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

2019an bidaiari kopuruak gora egin du Loiun, Hondarribian, Noainen eta Forondan

2019a urte ona izan da Hegoaldeko aireportuentzat. Bilboko aireportuak sekulan baino bidaiari gehiago izan ditu (5,9 milioi), Donostiako (315 000), Iruñeko (242 520) eta Gasteizko (174 022) aireportuetan ere gora egin du. Hondarribiak Londresekin duen lotura berreskuratuko du uda honetan, uztailaren 10etik aurrera martxan egonen baita Donostia eta Londres lotuko ditu uztailaren 10etik irailaren 4ra arte, astean 2 egunetan, astelehenetan eta ostiraletan....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016