Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Jean-François Irigoyen berriz hautagai

Donibane Lohizunen, berria burrustan hedatu da joan den egunean, Jean-François Irigoyen auzapeza berriz hautagai izanen dela martxoko hauteskundeetan. Erromardiko itsashegian, obra asko hasiak diren tokian, agertu ditu bere xedeak. Nehor ez da biziki harritu, badu zonbait hilabete ezagun zela errekontru handiz kanpo holako zerbait gertatuko zela. Auzapez jarri zen duela bi urte, Peiuko Duhart zendu zelarik. 57 urte joan den abenduan beteak ditu. Eskuindarra da,...

Kostaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Bixintxo besta airosak Ziburun

Herriko besten lehen asteburua xarmanki iragan da Ziburun. Aroa ere alde oro har, artetan halako hotz-aireño batekin, bainan sasoinak, ekartzen du hori. Haur eta beste zernahi jende bestak ideki direlarik, auzapezak herriko giltzak botatzen zaizkiotela. Ospakizun guziek ukan dute arrakasta pollita, hala nola Cathy jatetxean egin den mus lehiaketak. Igande goizean, meza nagusia kartsu bat, Jondoni Bixintxo ohoratuz. Odolki egileen xapelgoa ere ederki joan da. Irabazleak...

Gogoa hazi | 2020eko Urtarrilaren 23a

"Hamar urte sufrimenduaren eta itxaropenaren artean"

Mila lagun baino gehiago, pastoralgile eta eliztar, elkartu da Arantzazun joan den abenduaren 14an "Gipuzkoako Kristauak" taldeak antolatu Eukaristia ospakizunean, horietarik anitz hainbat parropiak antolatu hamabi autobusetan joan delarik eta beste ehunka autoz Gipuzkoako bailara guzietarik. Elgarretaratze hau egin da artikulu hunen buruan den errana lematzat harturik. Ez naiz segur gertakari huntaz Iparralde huntan jende anitz jabetu denik. Baina aski inportanta iduritzen zait...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Sukarra

Erretretak gogoan, bada beti nahiko sukarra, grebak eztitu badira ere, bai eta manifestaldiak bakandu. Ortzirale huntan du gobernuak bere proiektua orraztatzen deputatueri helarazi aitzin. Gutiago direla greba segitzen dutenak, asko beti berdin deliberatuak daude. Arrunt gobernuaren kontra diren horietan bada multxo bat Parisen dena mehatxu sartu dena CFDT sindikatuaren bulegoetan, baiziketa gobernuak ari duela bere alde biltzen eta hori ezin onetsia kausituz. Hor ikusten da...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Berriz hautagai

Joan den astean hedatu du berria, prentsa bildurik Nanterre hirian: Marine Le Pen hautagai izanen da 2022ko president-bozetan. Hirugarren aldikotz beraz eta bere alderdiak onartzen badu segurik gisa hortan egiten duen urratsa. Oraidanik nahi du berri hori denek jakitea, denbora burrustan joan dela-eta, hauteskundeak bi urteren buruan badira ere....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 23a

Petto bat!

Hauxe da gertakari bitxia hau ere eta kasik ezin sinetsia! Perpignan hiriko presondegitik, ezinbestean bada ezinbestean, libratu dute gizon bat 30 urtez preso egoiterat zigortua izana 2017an, bere emaztea (45 urte), hiru haurren ama, tiroz hila zuelakotz eta oihan zoko batean ehortzia, bezperan berak han berean egina zuen zilo batean! Eta zendako libratu dute? Kondenatua izan-eta dei egina zuen goragoko auzitegirat. Holako kasu batean bigarren auzia behar da egin bi urte barne....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016