Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

"Turistifikazioaren" kontrako protesta Donostian

Ehunka lagun bildu dira larunbat arratsaldean Donostiako Boulevarrean eta Benta Berri auzoan, Donostia erdiguneko "turistifikazioa" eta "funts harrapakariak eragiten ari diren etxegabetzeak" salatzeko. Etxebizitzarako eskubidearen aldeko hainbat plataformek deitu deialdia izan da, tartean, Kaleratzeak Stop Euskadik, Alokairuk, Zaharrean Bizi auzo-elkarteak eta Bizilagunekin elkarteak. "Air Bnb" bezalako plataformen bitartez eta inbertsio funts oportunistek familia...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Donostiako Danborrada

Urte guziz bezala, hitzordu nagusia handizki ospatu dute Donostiarrek eta aro ona lagun, danbor hotsak entzun dira auzo guzietan. 19 mila lagunek parte hartu dute (8.120 emazte eta 10.884 gizon) San Sebastian egunean. Danborradak, aurten, Jose Maroi Oiartzabal musika zuzendaria, 150. urteurrena ospatuko duen Union Artesana elkartea, eta Real futbol klub eta hockeya omendu ditu; Realeko taldeei, urrezko danborra eman diete. 151 danborradak Donostiako auzoetatik ibili dira ohi...

Hegoaldean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Haurren Danborrada: 8.800 baino gehiago

8.800 baino haur gehiago ibili dira astelehenean, haur danborraldian 41 eskolak hartu dute parte aurten, eta betiko protagonistak: Jenerala eta haren Laguntzailea, Alkatesa, Notarioa, Batelaria, Iñudea, Arrantzalea, Irulea eta Herritarrak, besteak beste. 2.545 neskak eta 2.283 mutilek upelak eta danborrak jo dituzte Donostiako erdialdean, 48 konpainiatan; beste 4.001 ume, aldiz, auzoetatik ibili dira....

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Libanon bankuen kontrako mobilizazioak

Libano herriak bizi du krisi ekonomiko handia, herritarrak egoera dorpe batean utziz, beren konduetan duten dirua ateratzeko posibilitatea murriztua baitute. Zenbaitzuk bankuan 2 oren beha egon ondoan, 90€rekin ateratzen dira, ez baitute gehiago ukaiten ahal, kartaz pagatzen badituzte beren erosketak, hor ere diru kopuru bat baizik ez dute xahutzen ahal. Horrez gain diru-banatzaileak hutsak dira, herritarrenganik kezka handia sortuz, eguneroko erosketak nekez egiten ahal...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 23a

BBC telebistako kazetari emazte batek, soldata 6 aldiz apalagoa

Samira Ahmed kazetari da BBC telebistan, auzian ezarri du britaniar ikus-entzunezko enpresa, sei aldiz gutiago pagatua zelakoz gizon kazetari baten soldataren parean. Urtarrilaren 10ean Londreseko auzitegian irabazi du langile bereizkuntzagatik. Samira Ahmed-ek 440 libera (518€) irabazten zuen, Jeremy Vine bere lankideak 3.000 libera (3.530€) soldata duelarik, hau dela eta 700.000 libera (825.000€) damu-domaiak eskatuak ditu. BBCko nagusiek auzitegian argudiatu dute soldaten...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 23a

CV faltsu batekin Otan-eko militar funtzio handienetara

Suediako egunkari batek salatu du, gizon batek armadako diploma faltsu batekin Otan-eko aitzindari goi-mailako postua lortu duela. Hamar bat urtez Suediako armadarentzat lan egin du, izena ez dute eman nahi, orain onartzen dute hutsegite bat izan dela. Bere ardura zuen Otan-eko AMN (Afghanistan Mission Network) informatika sailan lan egitea, sektore horren sistema 48 herrik erabiltzen dute hor aurkitzen dira informatikarako argibideak, zaintzak eta ezagutzak. Maior gradua ukaitea...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016