Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Benin herrirat obra ospetsuak

Benin-eko museoak Europatik etorri 27 obra ospetsu errezebituko ditu, herri hortako arte obrak dira berriz itzultzen, mendebaldeko pribatu baten esku ziren kolekzioak dira. Joan den ostiralean Récade de Lobozounkpa museoak eskuratu ditu, sabre eta kultu gauzak dira, zaharkin saltzaile batek eskainiak. Jadanik 37 obra ukanak zituen, makila batzuk, aizkorra eta zizpa itxura dutenak eta 6 hedadura handiko gauzak, hauek ere biltzaile pribatu kolektibo batenganik ukanak. Beste batzuk...

Mundu zabalean | 2020eko Urtarrilaren 23a

Alemanian pobrezia emendatzen ari

Erretretan diren pertsonak joano eta gehiago pobrezia mailan dira, errana denez 20 urteren buruan bostetarik bat baino gehiago egoera hortan izanen da. Gaur-egun pobrezian diren adin bateko jenden kopurua %16etan bada, hogei urteren buruan DIW institutuaren arabera, %21etara igoko da. Berlin hirian zailtasunean diren pertsonen laguntzen ari diren elkartek egoera aldaketa hortaz ohartuak dira anitz erretretan direnak hurbiltzen baitzaizkie. Alemanian anitz langilek kontratu...

Euskal diaspora | 2020eko Urtarrilaren 16a

Danborrada donostiarraren adarrak munduan barna

SAN SEBASTIAN BESTA. Heldu den astelehena urtarrilaren 20a da, San Sebastian eguna, jakina denez danborrada eguna eta besta nagusi tenorea Donostian. Egun osoan, asteleheneko 0:00etatik 24:00ak arte, milaka eta milaka danborjotzaile ibiliko dira Gipuzkoako hiriburuko karriketan, gau eta egun, auzo eta barruti guzietan, XIX. mendean bereziki egun huntarako Sarriegi musikagile donostiarrak sortu aire eta piezak jotzen, ondoko egun eta asteetan Kalderero besta (aurten urtarrilaren...

Inbido | 2020eko Urtarrilaren 16a

Duela ehun urte

2020a ere jin zauku beraz. Egun, jauzi batez joaiten bagine ehun urte gibelka, behako bat emanez 1920 urteari. 14ko gerla ikaragarri hura bururatu berria zen, bake-hitzarmena aitzineko ekainean izenpetua. Bazterrak minbera zauden haatik, denek gogoan zituztela gerlak egin makurrak, hainbeste hil eta hainbeste kolpatu, hainbeste etxe, funts eta ontasun itsuski fundituak. Askoren esperantza, holako gerla izigarri baten ondotik, mundua hein bat zentzatuko zela eta etzela...

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Baionako Euskal Museoko gelen ber antolaketa

Publikoari idekia izanik ere, Baionako Euskal Museoak behereko gelak eta erakusketa iraunkorra ber antolatzen ditu. Hurrengo aldi baterako erakusketa handia maiatza hasieran abiatuko du. Kultur egitarau oso bat proposatua izanen da ere publikoari: ostegun arrats guziz, hitzaldiak, film emanaldiak, bai eta dantza ikusgarriak edo(ta) kontzertuak antolatuak izanen dira....

Egun eta bihar | 2020eko Urtarrilaren 16a

Emazteak gure aldi da!

Horra nola deitu duen Garapen Kontseiluak urtarrilaren 16an (10:00), Baionako Elkarteen Etxean, antolatzen duen gaualdia. Galdera hauen inguruan eztabaidatuko dute: Nola egin bizi publikoan emazteek beren tokia har dezaten? Nola egin behar da gure herrietan eta lurraldean eginak diren ekintzek egiazko berdintasun batetara buruz eraman gaitzaten? 2020. urteak aro berri bat irekitzen balu? Herriko bozak aste batzuen buruan direla eta, berdintasuna parekotasunean agertzen da....

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016