Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Ekainaren 25a
Antzerkia - Hitzaldia
Antzerkia
Ekainaren 27an (11:00), “Ttinka” antzerkia emanen dute Philippe Albor eta Arantxa Irigoyenek. “Dantzariak dira? Lagunak dira? Haserre ote dira? Ez kexa, ttinka batekin dena konpontzen da!”
Musika, kantu, txotxongilo, poesia, kolore eta umorez betea izanen da, 0 eta 7 urte artekoei idekia. Hitzordua Hiribarneko mediatekan emana da.
Hitzaldia
Uztailaren 1ean (9:00), “Hizkuntza gutxiagotuak eta adimen artifiziala” gaiaren inguruko hitzaldia antolatuko da Arte hirian. “ChatGPT, Siri, itzultzaile automatikoak... adimen artifizialaz (AA) inguratutako mundu batean bizi gara. Baina zer gertatzen da euskararekin, okzitanierarekin, aragoierarekin? Hizkuntza “ttikiek” ba al dute lekurik teknologia hauetan? Etorkizuneko garapena segurtatuta dute? LINGUATEC-IA proiektuan erantzun horien bila eta hizkuntza-teknologietan eta adimen artifizialean aritzeko bide-orri biziak garatu dira. Hizkuntza bakoitzaren egoeratik eta beharretatik abiaturik, teknologikoki aitzinatzeko ikerketa eta garapenak egin dira, etorkizunera begirako planteamendu irmoekin. Ikastaro honetan proiektuaren emaitzak modu idekian aurkeztuko dira, eta elkarrekin eztabaidatuko da hizkuntzek AA-ren aroan duten etorkizuna.”





