Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 25a

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa goretsi ondoan, zer xaramela arratsalde apal arte! Hirurogei kantuak ez dira kantatzen ahal izan; halere gehienak bai. Ellande Larralderekin bi ahotsetan emaiteko gisan moldatu doinu eder bezain hunkigarriak ikas ditaizke lehengo diskoen edo berriki Kanaldudek zabaldu “Etxamendi-Larralde kantatuz” bideoaren bidez.

Kantuen hitzak, poesiaz eta bakan erabiltzen ditugun erranairu pollitez brokatuak, Garaziko euskara xahar eta garbian idatzirik daude. Beren eres-zatiez edo partiturez lagunduak aurki ditaizke Maiatz-en “E.Etxamendi kantu eta olerkiak” izeneko seigarren liburuan. Herri zahar honen desagertze arriskuaz oharturik, deiadar mingarri bat sendi da Eñauten kantu batzuetan. Hots, aurkako haizeei buru egiteko bazterretik so bi besoak gurutzaturik ez egoiteko mezuak.

Elizetan, antzokietan eta plazetan eman usaiako kantaldien osagailu dira kantu bazkariak. Hauetan nornahik ukan baitezake abesteko plazera; bertze kantarien entzuteari mugatu gabe. Ez da gaurko kontua, elizek eta ostatuek ahalbidetzen dutela herritarrek kantatzea. Lehengo denboretan, berez gertatzen zenak badu orain baitezpada antolatua izaitearen beharra. Erran gabe doa, kantu xahar eta berri, zerbait plazaratzeko nahia ukanez geroz, zorionez Euskal Herrian ez dugula hautu eskasik. Ezpeletenekoek bezala, bertze jatetxe gehiagok ere eskain dezakete mahainean kantatzeko parada. Gain gainetik estimagarri litzatekeena, zeren herri osoa irabazle baita leku huntako ekonomiak eta euskaldungoak elgar lauzkatzen dutelarik.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016