Herriz Herri - Banka (NB) | 2026ko Ekainaren 25a
Sortze - Herriko bestak - Kantaldi - Sasoina
Sortze
Elixaldeko familian sortu da bildots bat. Ez dakit buru beltxa den? Edo gorria? Izena eman dakote Hegoa. Uste dut zorionean direla Christine eta Jean Marcel! Bai eta ere aitatxi amatxiak. Goresmen beroenak burasoeri eta bizitza luzea, osagarri on batekin Hegoari.
Herriko bestak
Herriko bestak ditugu aste hondar huntan, ekainaren 26an. Ostiralean, afaria ezkerparetan, nahi duenak parte hartzeko, deitu 07-82-94-79-89ra. Gaualdia Gaubelak alaituko du. Ibiakoitzean (10:00): mus lehiaketa. Izanen da ere jateko eta edateko. Parte hartzeko: 07-82-94-79-89ra deitu. Igandean meza (10:30), klikak alaiturik. Aperitifa Olhaberrin Kriolinak alaiturik. Arratsaldean (18:00), dantza ikusgarria Burgaintzi taldearekin. Ondotik talo eta xingar. Astelehenean: xaharren atsalaskaria Erreginainean. Eta ondoko astean, izanen dira Oihansoroko besta famatuak.
Kantaldi
Hiru probintzietako haur kantu txapelketa iragan da Altzain, ondorioz txapeldun izan dira binazka Ana Çaldumbide-Dolhare eta Laia Iribarne-Daguerre! Goresmenak txapelduneri bai eta beren aitameri! Hor ikusten da Menditarrak taldeak baduela segida!
Sasoina
Primadera utzi dugu eta udan sartu gira. Kasik orain dela hilabete bat elurra genuen hemengo mendietan, eta gero beroa sartu da eta orain negurriz kanpokoak! Eta iduri du segituko duela: idorte handi bati buruz goaz? Funtsean badira errekak ari direnak agortzen! Hori ikusi dugu denboran agorriletik goiti, bainan aurtengoa ekainean hasi da. Denboran tenperaturak igotzen ziren 33-35 gradura. Orain 40 gradutik hurbiltzen da. Neguan ere izaiten genuen elurra herrietaraino, orain 1.000 metro arte egiten du! Ez dugu sobera sinesten, bainan aldaketa bada!




