Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Ekainaren 25a

Suhiltzaile - Aisu - Pilota

Hiru suhiltzaileak
Hiru%20suhiltzaileak

Suhiltzaile

Hiru saratar suhiltzaile boluntario gisa, Eneko Amorena Semerena, Liloia Behotegui eta Maika Mounho lau urtez ibili dira Kanboko gazte suhiltzaileen formakuntzan. Udaberri huntan, Suhiltzaileen Brebeta Nazionala ukan dute, errearoaren 13an, larunbatarekin, Pirinio Atlantikoetako Prefetaren eskutik, Paueko ondoan den Arzakeko kasernan.Errearoaren 27an, Kanboko kasernan eginen den ekitaldi batean, suhiltzaile kaskoak ukanen dituzte.Eneko Semerena Garaziko kasernan sartu da. Liloia Behotegui eta Maika Mounho Senperekoan, beren guardak egiteko.

Abisu

Sarako Herriko Etxea, aurten usaian ez bezala, zerratua izanen da uztailaren 12an astelehenez.

Pilota

Plaza laxoan esku-huska: Gazteak: Goyeneche Ellande-Irosbehere Iban irabazle 30-12 Denek Bat-en kontra. Gaztetxoak: Jauregi Peio-Lopes Kepa irabazle 30-25 Zaharrer Segiren kontra. Kimuak: Babace Leizagoien Oihan-Zabaleta Orhi galtzaile 27-30 Itsasuarrak-en kontra. Lafitte Julen-Berasategui Andde galtzaile 21-30 Denek Bat-en kontra. Umetxoak: Delgado Apeztegia Maialen-Etxegaray Azkarate Joanes irabazle 15-08 Baionaren kontra.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016