Herriz Herri - Arberatze-Zilhekoa (NB) | 2026ko Ekainaren 25a

Euskal Herria Zuzenean, Arberatze-Zilhekoan asteburu huntan

Euskal%20Herria%20Zuzenean_%20Arberatze-Zilhekoan%20asteburu%20huntan

EHZren 30. urteburua, Arberatze-Zilhekoan ospatuko da asteburu huntan, ekainaren 26, 27 eta 28an. Ostiral arratsaldetik igande gau arte, 330 biztanle dituen herri hau kolore eta musikaz beztituko da. Bestalier eta laguntzaileentzat hitzordu garrantzitsua izanen da dudarik gabe.

“Geroaren lehen notak” da aurtengo mezua: Geroaren lehen notak entzun ziren 1996an Arrosan, eta geroaren lehen notak joko dituzte EHZko kideek Arberatzen 2026an”. EHZren xedea, urte guziz belaunaldi berri baten mobilizatzea da proiektu berri baten inguruan.

Aste bat huntan, boluntarioak herritarren laguntzarekin ari dira muntaketa lanetan. Memento goxoa iragan dute elgarrekin joan den ostiralean antolatua zen aperitifan.

Aurten ere EHZk programazio kultural aberatsa eta eklektikoa proposatzen du. Hiru egunez, berrogeita hamar bat artista agertuko dira musika, dantza, antzerki ikuskizunak proposatuz. Egunean zehar, herriko plazan sartzea urririk izanen da, eta festibalaren pasea, berriz, beharrezkoa izanen da eskola ondoko pentzean gauaz diren kontzertuez gozatzeko.

Ostiralean, festibala L'Entourloop hiphop/reggae taldearekin hasiko da. Niko Etxart famatua ere agertuko da gaualdian baita Ketekalles Kataluniako taldea. Ibiakoitzean, Berdinki Zirkus taldearen ikusteko parada izanen da eta herriko plazan, txarangen artean, hainbat talde agertuko dira (Gilkitxaro, Gaizka Chamizo, Libertivore). Arrastirian eta gauean, Merina Gris, Anestesia, Niña Coyote Chico Tornado, baita DAM Palestinako taldea entzuten ahalko dira pentzean. Igandeko eguna ziganteek eta gaiteroek abiaraziko dute. Egunean zehar, aktibitate desberdinak proposatuak izanen dira haurrendako eta gehienendako (antzerki, dantza, zirku), Laborantza Ganbarak eskaintzen duen bazkaria ahantzi gabe. Igande eguerditan, artista anitzen parte hartzearekin, ikuskizun berezia izanen da EHZren 30. urteburua ospatzeko. Arratsaldean, Marabiyakek Arberatzeko plaza osoa dantzaraziko du. Festibala, Silitia eta Skabideanen kontzertuekin bukatuko da gauean.

Baina EHZ festibala ez da bakarrik musika, dantza edo zirkoa. Hainbat mintzaldi antolatuak izanen dira gaur egungo gai batzuen inguruan: eskuin muturraren estrategiak, haur transgeneroen trantsizioa, subiranotasun teknologikoa, pestiziden mundua, Palestina, euskarak pantailetan duen lekua besteak beste.

Bestalde, oroitarazten dugu liburu bat plazaratua izan dela festibalaren 30. urteburu kari, “Auzolana lurretan”. Hogeita hamar urtez, EHZko eragile izan direnen esperientziak eta lekukotasunak ederki biltzen ditu argazki miresgarri batzuekin. Hitzaldi bat proposatua izanen da liburu horri buruz.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3840. zbk

Gure Hitza | 2026/06/25

Ezpeleteneko moldean

Jean-Louis Harignordoquy

Baxenabartarrek ezagutzen dute Larzabaleko Ezpeletenea ostatu-jatetxea, zointan denboran hainbertze eztei apairu zerbitzatuak izan diren. Azken urte hauetan arrakasta bildua du kultur ekitaldiekin. Ekainaren 13an, Eñaut Etxamendiren lagunek muntatu kantu bazkaria miresgarria izan da, bazkaritik haste, gauza guziak hain ziren untsa prestatuak eta jendeak oro kantatzeko gaitzeko gogoarekin etorriak. Gérard Ihidoy, Peio Zabaltza, Jojo Bordagarai eta Jean-Mixel Bedaxagar barne, bertze kantari asko ere hor ziren atxikimenduz jinak. Gela luze-luzearen bi muturretako pantailetan abesti osoen hitzak hizki larriz irakurgai ukaitea biziki goxo zen, buruz ez dazkitenentzat. Kantu bakoitza iragarri-ahala, Mattin Lerissa irratilariak frangotan bozgorailua luzatzen zion Eñaut-i berari, galdetuz esplika zezala nolako egoeran moldatua zuen. Dena ulertzeko gisan, eskertzen da horren berri jakitea. Hastapenean, Eñauten hiru bertsulari adiskidek hiruna bertsurekin haren literatur obra aberatsa...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016