Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Ekainaren 25a
Oporretako kirol txartelak
Udako oporrak hurbiltzen zaizkigu, kirol-egitarau aberats eta anitzarekin!
Egunak: ekainaren 29tik uztailaren 3ra: kolegioko ikasleak, uztailaren 6tik 10era: 8-14 urtekoak, uztailaren 13tik 17ra: 8-14 urtekoak eta agorrilaren 24tik 28ra: 8-14 urtekoak. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan proposaturiko jarduerak dira (harrera 8:30-17:00). Egitarauan: surfa, raftinga, arraun surfa, padel futbola, break dantza, pilota, tenisa, ibilketa, mini golfa, orientazio lasterketa, ultimate eta beste hainbeste! Izena eman egun erdi edo osorako: portail.famille@mairiedeciboure.com edo 05-59-24-65-58ra. Jarduera berriak ezagutzeko eta libertitzeko aukera ez huts egin!




